Michelingo lantegiak Usurbilen hutsik duen lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak

Udala hitzarmea1Arg.: Usurbilgo Udala

Pasa den astean Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak hirigintza-hitzarmen bat sinatu zuten. Usurbilgo lurretan, Michelingo lurzoruan hutsik dagoen eremuan Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak kokatuko dituzte. Proiektu honen bidez 950 lanpostu inguru birkokatuko dira. Hitzarmen ekitaldian Xabier Arregi Usurbilgo alkatea, Bertrand Touraton Michelin España eta Portugalgo Sako finantza-zuzendaria, Iñaki Alkorta Gureak-eko lehendakaria eta Joxemari Sors Elkarlanean Fundazioko lehendakaria izan ziren.

OLYMPUS DIGITAL CAMERAArg.: Noaua!

a

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

a

“Usurbilgo Udalaren helburuetako bat da espazio hutsak edo degradatuak berrerabiltzea da. Hirigintza ez-espekulatiboaren bidean, iruditzen zaigu garrantzitsua dela birgaitzea, daukaguna aprobetxatzea, eta ez hain erraz espazio berria okupatzea. Gureak-ek eta Elkarrek interesa azaldu eta Usurbilen zer aukera zegoen galdetu zigutenean, Michelingo lurzorua aipatu genien.  Jakitun ginen ez dela samurra erakundean arteko lankidetza, baina esan beharra daukat zinez aberatsa eta emankorra izan dela prozesua bera. Elkar eta Gureak Usurbilgo herriaren baloreekin bat egiten duten entitateak dira. Nabarmentzekoa da Gureak-ek arlo sozialean, inklusibitatean egiten duen lana; Elkar Fundazioaren kasuan, puntako erreferentzia da euskararen eta euskal kulturaren zabalkundean. Nekez aurki genezakeen bazkide hoberik.

Lan handia egin dugu elkarrekin, interes publiko eta pribatua orekatuz, ikuskera publikoa eta enpresen beharrak koordinatuz. Denok jarri dugu guretik, denok izan dugu jarrera positiboa eta aktiboa. Hilabete luzeetako lanaren emaitza gisa, gaur hemen aurkezten dugun hitzarmena adostu da.

Ezaugarri urbanistikoei dagokionez, ez da poligono industrial itxia izango, baizik eta trama urbanoan integratuko den espazioa; erabilera desberdinak biltzen ditu; pertsonen joan-etorria bultzatzen du; irisgarritasuna, inklusibitatea eta genero ikuspegia aintzat hartzen ditu; baliabide naturalak modu harmonikoan zaintzen ditu; eta, espazio pribatuak eta publikoak orekatu egiten ditu. Haren hitzetan, proiektu berritzailea da, eta hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aintzat hartzen ditu, ohiko errazkerietatik ihes eginez. Inguru degradatu bat oso modu duinean eraberritzera goaz”.

Bi ordenazio-area bereiziko dira

Hitzarmenean zehazten denez, gaur egun Michelin enpresak Usurbilen dituen lur-sailetan, bi ordenazio-area bereiziko dira:

  1. Michelinek okupatzen duena.
  2. Hutsik dagoen orubea; hor kokatuko dira jarduera berriak: Zapategi izena hartuko du.

Baldintzak eta konpromisoak

Hitzarmen urbanistikoak honako baldintzak eta konpromisoak ditu:

  • Kontsolidatu egiten du Michelinek erabiltzen duen lurzorua, hau da, pneumatikoak fabrikatzeko erabiltzen dena. 70.096,39 m2 hartzen ditu area horrek.
  • Beste arean kokatuko dira Gureak eta Elkar. 45.562 m2 ingurukoa da.
  • Hitzarmenean oinarrizko hirigintza zehaztapenak jasotzen dira, gero Arauen Aldaketa Puntualean garatu eta egokituko direnak. Oinarria oso ondo zehaztuta geratzen da.

BERTRAND TOURATON, Michelin España eta Portugalgo SAko finantza-zuzendaria


“Integrazio urbanistiko industrialaren adibide argia da proiektu hau, eta, gainera, zonaldearekin harreman estua duen bi enpresez ari gara. Horregatik, pozik gaude bi enpresa hauek gure aldamenean kokatzea erabaki dutelako eta aurrerantzean bizilagunak izango garelako. Michelinek, 2004az geroztik, Gipuzkoan 850 lanpostu sortu ditu, eta geure nahia beti izan da hutsik dagoen lurzoruan enplegua sortzen duten proiektuak garatzea”.

IÑAKI ALKORTA, Gureak-eko lehendakaria


a

“Lasarte-Orian ditugun eraikinak mugatuak geratu zaizkigu, eta inguru honetan aukera bila hasi ginenean, Michelinek zeuzkan lur-sailak erabilgarri zeudela jakin genuen. Lurzoru hori Usurbilgo udal mugetan dagoenez, Usurbilgo Udalaren harrera ona eta laguntza hasiera-hasieratik sentitu ditugu. Michelinek berak ere, lur horiekin zerbait egin beharra zuela-eta, Gureak-en asmoak ezagutu bezain pronto, ateak zabaldu zizkigun aurrera egin genezan. Hala, Lasarte-Oriako tailerra hara eramatez gain, beste hainbat proiektu ere indartzeko aukera ikusi dugu. 5.000 gipuzkoarretik gora ari dira gaur egun gure lantokietan lanean, baina, hala eta guztiz ere, oraindik ere lan-eskaera ugari ditugu. Eskaera horiei erantzuteko, ezinbestekoa dugu gure aretoak berritzea, ugaritzea eta handitzea. Baina, ez edonon. Honako hau oso kokagune ona da. Orain, tramitazio urbanistiko guztia ahalik eta azkarren egitea nahiko genuke, denborarik galdu gabe. Badakigu Udala horretan ari dela”.

JOXEMARI SORS, Elkar Fundazioaren lehendakaria


a

“Elkarrek Usurbilen garatuko duen proiektua oso garrantzitsutzat jotzen dugu. Elkar Fundazioa liburuaren kate osoa bere baitan hartzen duen enpresa taldeak osatzen du: Fundazioko enpresen artean 121 milioi euroko negozio-zifra egin zuten 2017an eta 450 langile enplegatzen dituzte. Kultur paradigmaren aldaketa bete-betean gaude, eta euskara eta euskal kulturari erantzun sendoa eman nahi bazaio, azpiegiturak garatzen jarraitu behar dugu. Berritzen jarraitu behar dugu, ekonomia eta kultura uztartuz, industria kulturala sendotuz. Helburu horiei erantzuteko, behar-beharrezkoa zaio Elkar Fundazioari Usurbilen egingo duen inbertsioa, azpiegiturak modernizatu eta XXI.mendeko beharretara egokitu behar baitu, aurreko mendetik osatuz joan den proiektua bideragarri egiteko hurrengo urteetara.

Elkar Fundazioaren oinarrietan dagoen elkarlanaren bidetik egingo da bideragarri proiektu hau ere, erakutsiaz, beste behin, aurrera egin nahi bada zein garrantzitsua den indarrak batu eta beste eragileekin batera aritzea. Bakoitzak beretik abiatuta, baina soluzioak elkarrekin planteatuz lortuko dugu Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak ekimen bateratu batekin denon beharrak saiatzen joatea. Elkar hartzeko gai izatea da bidea aurrera egiteko”.

Udala hitzarmea2

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.