Usurbilgo jubilatu elkarteek gaur pentsio duinen alde mobilizatzera deitu dute

U25 pentsio duinak

Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek gaur, urriak 25, pentsio duinen alde mobilizatzera deitu dute. Ekimena, 19:00etan hasiko da, Mikel Laboa plazan.

Pentsio duinen martxa

OLYMPUS DIGITAL CAMERAN-634 errepidea moztu zuten “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. (Arg.: Noaua!)

Urriaren 1ean Pertsona Helduen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Horren harira, Gipuzkoako Pentsiodunen Birarekin bat eginez, pentsio duinen aldeko martxa egin zuten herriko pentsiodunek goizean. Usurbildik Lasarte-Oriara oinez joan ziren Usurbilgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteek deituta, Ingemarretik abiatu, Kaxkoa zeharkatu eta Kalezarretik Troiara jaitsi eta N-634 errepidea zeharkatuz.

OLYMPUS DIGITAL CAMERABizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateari. (Arg.: Noaua!)

Bidean zehar hainbat geldialdi egin zituzten. Lehenik Usurbilgo udaletxean bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Usurbilgo alkateri, Xabier Arregiri, udalbatzak aztertu eta bozkatu dezan. Ondoren herriko erdigunetik igaroaz, Troiara abiatu ziren eta bertan, bigarren geldialdia egin zuten. Aurretik baimena eskatuta, Troiako puntuan bertan, N-634 errepide erdian jarri ziren “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita. Puntu Beltzik Ez! Usurbil seguru eta jasangarriaren alde lanean diharduen herri plataformak, atzoko martxarekin bat egin zuen.

Ondoren Lasarte-Oriara abiatu ziren eta bertan, Usurbilgo udaletxean egin bezala, Lasarte-Oriako alkateari ere, Jesus Zaballoseri, beste idatzi bat helarazio zioten.

Pentsioduinak-XantiMuñoz1Bizi duin baten aldeko eskaerak biltzen zituen idatzia helarazi zioten Lasarte-Oriako alkateari. (Arg.: Xanti Muñoz)

Informazio gehiago: klik

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.