Larunbatean 10.000 herritarrek Zubietan eraikitzen ari diren erraustegia gelditzeko eskatu zuten

U27-Irutxulo (6)Arg.: Irutxulo

Pasa den larunbatean Gipuzkoako hainbat gizarte eragileek deituta (Erraustegiaren Aurkako Mugimendua, GuraSOS, GEIS/OEIT, ELA, LAB, CCOO, ENHE, ESK, STEILAS, HIRU, Eguzki, ERNAI, Gipuzkoa Zutik, Greenpeace eta “No +Precariedad) Donostian manifestazio jendetsua burutuko zen “Erraustegia gelditu!” lemapean. Antolatzaileek emandako datuaren arabera, 10.000 lagun inguru elkartu ziren Donostian. Pozik agertu ziren Alderdi Ederreko amaiera ekitaldian: “Genuen klimatologia aurreikuspenarekin ere erraustegiaren auzian mailaka herritar elkartu eta Gipuzkoan manifestazio jendetsu eta anitz hau egitea lortu dugu gaurkoan. Zorionak benetan denoi!

“Erraustegia gelditu orain! Kontratua eten!”

“Eragile anitz gaurko hitzordurako bildu izanak erakusten du, geroz eta gehiago garela erraustegiko lanak geratu eta kontratua etetea exijitzen dugunak. Bada arrazoi bat, gizarte osoak bat egin dezakeguna. Mahai gainean aukera guztiak jarri behar direlako, agintean daudenak herritarron nahiak kontuan izan behar dituztelako, eta inposaketarik ez dugulako onartzen, erraustegia gelditu orain! Kontratua eten! Erraustegia lanak geratu, eta elkarbizitza zein ingurumenaren txikizioa geratzeko ordua da. Osasuna eta bizitza herritarrona da eta hauen gaineko erabakitze eskubidea ere. Aukera ditzagun hondakinen arazoak konpontzeko beste bideak. Osasuna, ingurumena eta herritarren interesak lehenetsiko dituzten alternatibak jar ditzagun abian! Gipuzkoaren etorkizunak merezi duelako, erraustegia gelditu!.

“Erraustegia gelditu daiteke”

Herritarren presioak direla eta,mundu mailan hainbat herritan erraustegien proiektuak gelditu egin dituztela gogorarazi zuten: “Esaterako, Bartzelonan eraikitzekotan ziren erraustegia, Valdemingomezen itxiera, Madrileko Loechesko planta, Huescako proiektuaren geldiaraztea, Asturiaseko ezezkoa errausketari, Castelloko plantaren itxiera, Italia osoan hartutako erabakia, Mexiko udal gobernu berriaren ezezkoa, Txinan herritarren protestek geldiarazitako hiru erraustegiak, Irlandako plantaren itxiera, Islandia, Ingalaterra, Kroazia, Eslovenia, Argentina, Frantzia, Sidney, California, Florida… eta horiek gutxi ez eta oraindik garaipen gehiago etorriko dira. Herritarren presioari esker hainbat lekutan lortu badute errauste planta geratzea, guk ere lortuko dugu! Hemen ere posible da eta oraindik garaiz gaude!”.

DEITZAILEEN ADIERAZPENAK

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua

“Hondakinak kudeatzeko erraustea ez den alternatibak badaudelako eta hala dela demostratu dugulako Gipuzkoako herri askotan. Alternatibaren oinarri oinarrian gaikako bilketa dago, baina bilketa derrigorrezkoa eta emaitzaduna eta ez nolanahikoa. Kontratuak iraungo duen 35 urtez Gipuzkoako udalak zorpetu egingo dituztelako, herritarrontzat oinarrizkoak diren zerbitzu publikoak, osasuna, hezkuntza, ongizatea eskastuz eta murriztuz. Inposatu nahi diguten alferrikako azpiegitura hori gelditzeko ardura eta beharra sentitzen dugulako herritarrok eta geratuko dugulako berriro ere, erraustegia gelditu!”.

GuraSOS

“Gure haurrak, gizartearen ongizatea eta etorkizuna babestu nahi ditugulako. Zor diegulako. Adostasun gehien lortzen duen, osasuna eta ingurumena gehien babesten duen eta Europako irizpideak gehien betetzen dituen irtenbidea lorteko bidean, ezinbesteko pausoa delako. Hitz egin, adostu eta konpontzeko lehen urratsa delako. Gipuzkoarentzat beste etorkizuna nahi dugulako, herritarrak kontuan izango dituena, aukera guztiak baloratuz erabakitzea ahalbidetuko duena. Gipuzkoa osasuntsuago eta demokratikoagorako inoiz ez delako berandu, erraustegia geratu!”.

GEIS/OEIT

“Errausketa gure osasunerako arriskutsua dela ikusten dugu. Hondakinak kudeatzeko modu osasuntsuagoak badira, eta azken finean, gure esku dago, erraustegia behar ez izatea. Horregatik diogu, erraustegia gelditu!”. 

Gipuzkoa Zutik

“Erraustegiaren proiektuaren atzean ustelkeria kirats izugarria dagoelako eta euskal erregimena deitzen diogun mafia horren sinbolo delako, erraustegia gelditu! Klima aldatu beharrean, sistema aldatu nahi dugulako erraustegia gelditu! Eta azkenik, minetik eta elkartasunetik, Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkinen kontra Asensio eta Olano hauekin izaten ari diren jarrera lotsagarriagatik. Herritarrontzat kaltegarri den erraustegi bat gelditzea inoiz ez delako delitu izango, Iñaki eta Ainhoa denok garelako eta orain beraiei zor diegulako erraustegia gelditu!”.

Greenpeace

“Badaude soluzioak hondakinen kudeaketa arduratsu eta iraunkorrarentzat, konponbide hobeak dira gainera, bai ikuspegi ekonomiko, ingurumen edo osasun ikuspegitik begiratuta ere. Erraustegiak ez dira eraginkorrak eta baliabideak suntsitzen dituzte. Greenpeacetik erraustegiari ez!”.

ELA, LAB, CCOO, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuak

“Langileok ere erraustegiaz erabakitzeko eskubidea dugulako, diru publikoaren pribatizazioagatik, banku eta enpresa handien eskuetan geratzen delako gizarte politiken kaltetan. Alternatiba badago; hondakinen kudeaketa iraunkorra, zero zabor helburuarekin. Oraindik garaiz gabiltza erraustegia gelditzeko!”.

No+precariedad

“Erraustegia ez da hondakinak kudeatzeko irtenbidea, Europak markatutako birziklatze eredua lortzeko oztopo nagusian bilakatuko da. Erraustegiak ez du hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea konpontzen. Erraustegia gera dezagun!”.

Ernai

“Kutsatzen duten proiektu txikitzailerik nahi eta behar ez dugulako. Ustelen mesedetara negozio zikina egin eta haien poltsikoak betetzeko soilik eraiki nahi dutelako. Eta herritaron hitza errespetatu beharrean, urteetako zorra eragingo duen makroproiektu bat inposatu nahi digutelako, erraustegia gelditu!”.

Argazkiak

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: @mtxintxurreta, @hugomartsant, @labcaf, @SilviaCsgr, @arkaizto, @olaizolaiz, @Jongartzi, @MAristegi, @JuncalDonostia, @ehbildugipuzkoa, @xpombo, @CCOOeuskadi, @ELADonostia, @tgurasos, @ELAOarsoBidasoa, @XingolaUsurbil, @antikapitalista, @aransanse, @ELAsindikatua, @sortuEH, @gudatxori, @sobradillo72, @probatxoa, @itziar_ostolaza, @Pitxiki, @SortuGip, @EzkerAnitzaIU, @ezetzpa, @boligorria, @inigobalda, @aitorsu69, @AlaitzAizpurua, @MAsensioLozano, @MaiderGalardi, @ErnaiZumaia, @ErrausAurkMugi, @HaritzPerez, @noraelortza, @LABsindikatua, @uorbegozo, @LegorretaSortu, @djjacomenorato, @BastaredoNerea, @uonederra, @ELAOriaGoierri

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Irutxulo

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Txintxarri

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Dani Blanco

Bideoak




Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.