“2.019 arrazoi erabakitzeko” herritarron ituna Gasteizko eta Iruñeako parlamentuetan dago

Herritarron Ituna.pdf

Gure Esku Dagok erabakitzeko 2019 arrazoi biltzeko herriz herri ekarpenak jaso ondoren, tartean Usurbilen jasotakoak, Herritarron Itunean bildu eta dokumentua Gasteizko eta Iruñeako parlamentuetara eraman du. “2.019 arrazoi erabakitzeko” izeneko dokumentua da eta bertan herritarron konpromiso eta borondatea isladatzen da. Ekaineko giza kateak eta erabakitzeko arrazoien bildumak, 2019an erabakiaren aroa ireki daitekeela adierazten du Gure Esku Dagoren ustez: “Aukerak badaude eta herritarroi dagozkigun ardura eta konpromisoak geure gain hartzeko prest gaude”.

Usurbildarrek erabakitzeko arrazoi ugari

Usurbilen arrazoi ugari plazaratu zituzten herritarrek, Usurbilgo Gure Esku Dagok maiatzean antolatu zuen “Klik Egunean”. Arrazoi ugari idatzi eta zintzilikatu zituzten, erabakitzeko arrazoiekin osatu zuten zuhaitzean.

Zergatik eta zertarako erabaki?

Gure Esku Dago noauaArg.: Noaua!

Hona usurbildarrek idatzi zituzten hainbat arrazoi:

  • Euskal Herritik eta Euskal Herriarentzat pentsatuta, hezkuntza sistema propioa osatzeko.
  • Euskaldunak garelako, ez espainolak ezta frantsesak ere.
  • Nahi duguna egiteko eta euskaraz bakarrik hitz egiteko.
  • Erraustegirik ez izateko.
  • Jubilatuei paga gehiago eman behar zaie! Bestela diru gabe geldituko dira eta ez dugu nahi hori pasatzea!
  • Mozal Legeari ez.
  • Euskara mugarik gabe.
  • Euskal herritar librea izateko euskal errepublika librean.
  • Guk nahi duguna izan, inork ezer esan gabe! Gu, gu garelako, ez beste inor!
  • Demokrazia batean herritarrok iritzia ematea ezinbestekoa delako.
  • Aske izateko.
  • Lasai bizi ahal izateko.
  • Gu errespetatzeko.
  • Iritzi desberdinak azaleratzea garrantzitsua delako.
  • Gure herriarentzat egokien deritzogun aukera bermatu ahal izateko, hezkuntza sisteman, gestioan…
  • Gu garena izan behar dugu.
  • Neskak eta mutilak berdin tratatu behar ditugu.
  • Natura zain dezagun.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.