2019an herri barruko taxi tarifak %2,3 igoko dira

Taxi

Azken osoko ohiko bilkuran Usurbilgo udalbatzak 2019rako herri barruko taxi tarifen igoera aho batez onartu zuen. Datorren urtean %2,3 igoko dira taxi tarifak. 

Gipuzkoak dituen bi taxi elkarteek 2019rako taxi tarifa berrien eskaintza helarazi zien Buruntzaldeko udalei. G. Taxi Gipuzkoako Taxien Elkargoak %2,5eko igoera aplikatzea proposatu zuen eta Agitaxek %2,3koa. Buruntzaldeko Taxiaren Eskualdeako Batzordeak aho batez %2,3ko igoera aplikatzea adostu zuen eta batzorde honen proposamena da eskualdeko udaletara heldu dena, tartean Usurbilgora.

Usurbilgo Udalak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailari helaraziko dio erabakia behin betiko onespena eman dezan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Departamentuari, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Departamenduko arduradunari, Gipuzkoako taxi elkarteei eta Usurbilgo taxi titularrei ere erabakiare berri emango zaie,

2019ko herri barruko tarifak

Lan egunetan, 7:00-22:00 artean:

  • Gutxieneko tarifa: 5,3216.
  • Egindako km: 1,1313.
  • Itxaronaldia, orduko: 21,7104.

Egunero 22:00-7:00 artean; larunbat, igande eta jai egunetan 7:00-22:00 artean, eta abenduaren 24an eta 31n:

  • Gutxieneko tarifa: 6,3430.
  • Egindako km: 1,8123.
  • Itxaronaldia, orduko: 34,1198.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.