Errigoraren Nafarroa hegoaldeko produktu kutxak eskatzeko epea azaroaren 14an amaitzen da

Errigora1

2018ko Errigoraren udazken parteko elkartasun ekimena martxan dago Euskal Herria osoan, “Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka” lemapean. Azaroaren 14ra (asteazkena) arte eska daitezke Nafarroa hegoaldean ekoitzitako bi produktu kutxak.

AEK, Ikastolen Elkartea, Sortzen, Zazpiak Bat eta Errigora inplikarazi dituen kanpaina honek bost urte bete ditu. Tokiko ekoizpena sustatzearekin batera, bildutako laguntzaren zati bat bertako euskalgintza suspertzera bideratzen dute antolatzaileek. “Nafarroa hegoaldeko baratzaren uztarekin saskiak osatu eta jasotako diruaren %25 zonalde zigortu honetan euskara hauspotzeko erabiltzen dugu. 2013an 8.000 saski baino gehiago eskatu ziren eta azken bi urteetan 14.000 banatzera iritsi gara. 2013-2018 urte bitartean, 800.000 euro bideratu ditugu Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara. Mila esker eta zorionak hau posible egin duzuen guztioi!”.

a

auzolanean bildutako elkartasuna

Auzolanean bildutako elkartasuna, Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratu dute; besteak beste, ikastoletara. Azpiegiturak hobetu edota baliabidez hornitzera.  Erriberako AEK-ra ere helarazi dute laguntzaren zati bat. Euskaltegiaren mantenura, baina baita ikasleei bekak ematera ere. Administrazioaren laguntzarik jasotzen ez dutenez, ikasleek euskaltegian matrikulatzeko egin behar izaten duten ahalegin ekonomiko handia lagundu nahi dute hartara. Jada 70 ikasleek jaso dute aipatu beka. Eta nabaria da bost urteotan nola igo den matrikulazio kopurua AEK-n; 2013az geroztik bost urteotan, 60tik 102ra.

Euskaraldia

Errigora ekimenak bat egin du azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldia ekimenarekin. Euskararen erabilera areagotu, hizkuntza ohiturez hausnarrarazi nahi duen ekimenean Belarriprest nahiz Ahobizi gisa izen ematera animatzen dituzte herritarrak.

Eskaerak

Eskaerak: urriaren 25etik azaroaren 14ra Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan edo Errigorako webgunean.

Bi produktu kutxa aukeran

  • Kutxa beltza: 50 euro. Produktuak: oliba-olio birjina estra, ozpin ekologikoa, mahats-zuku ekologikoa, orburu bihotzak, piper txorizero mamia, potxak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, arbendolak, borraja ekologikoa, pikillo piper osoak, melokotoia almibarretan, tomate frijitua.

Errigora2

  • Kutxa zuria: 50 euro. Produktuak: pikillo saltsa, pasta ekologikoa, teilak, pikillo piper osoak, ardo beltz ekologikoa, zainzuri zuriak, orburu bihotzak, arroza, zainzuri-krema, piperrada, ozpin ekologikoa, ardo eta kanela pastak, txokolatezko cookieak.

Errigora3

Egutegia

  • Urriak 25-azaroak 14: eskaerak egiteko epea.
  • Azaroak 29-abenduak 4: saskien banaketa.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.