Euskal preso politikoen lagunek izandako bi istripuak salatzeko elkarretaratzeak lau hiriburuetan

Etxerat istripuak azaroa1

Euskal presoen lagunek bi ezbehar izan dituzte asteburuan. Olga Comes eta Karmelo Lauzirika bisitatzera joandakoek izan dituzte auto istripuak. Istripu hauekin, 6 dira jada 2018an dispertsio politikak eragindako ezbeharrak. Etxeeraten esanetan astebururo 4.000 pertsona euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte.

Euskal Herritik 550 kilometrotara istripua

Etxerat istripuak azaroa2Arg.: Etxerat Elkartea

Etxerat Elkarteak jakinarazi du azaroaren 9an (ostirala), Karmelo Lauzirika Oribe euskal preso politikoaren lagunek ezbeharra sufritu zutela etxetik 550 kilometrotara dagoen Castelló I espetxera bidean, bisita egitera zihoazela. Arratsaldeko 19:00etan izan zuten ezbeharra Teruel inguruan. Kamioi bat aurreratzeko momentuan, autoan ziohazen bi lagunen autoak kamioitik eroritako objetu astun baten aurka jo zuen, egur zati edo hagun bat joz. Gidariak kotxearen kontrola galdu zuen eta, kolpearen ondorioz, autoaren argi bat, lainotako argia eta aireztapen sareta apurtu zituen. Gidatzeko oztopoak izanda ere, euskal preso politikoaren senideak bisitara iritsi ziren. Lehenago, Karmelo Lauzirikaren senideek beste ezbehar bat izan zuen behartutako desplazamendu hauengatik.

Euskal Herritik 360 kilometrotara istripua

Urteko bosgarren istripuaren berri eman eta ordu gutxietara, asteburu honetan gertatu den beste ezbehar baten berri izan dugu. Olga Comes Aranbillet euskal preso politikoaren lagun batek istripua izan zuen Leonen dagoen Mansillako espetxetik (360 km) itzultzen ari zela, bisita egin ostean. Lizarra inguruan gertatu zen ezbeharra igandean, arratsaldeko 16:30ean. Euskal preso politikoaren lagunak autoaren kontrola galdu eta erdibitzailarean aurka jo zuen. Hormigoizko zatia zenez, kolpea gogorra izan zen. Istripuak eragindako kolpe eta haustura arinak artatuak izateko, mediku asistentzia behar izan zuen Olgaren lagunak.

Etxerat Elkartea

“Istripu honekin, 6 dira jada urte honetan dispertsio politikak eragindako ezbeharrak; hiru Mariano Rajoy gobernua zenean eta azken hiruak Pedro Sanchez gobernu buru dela. Etxeratetik Espainiar gobernuak egungo espetxe politika aldatzeko duen borondate eza eztabaidaezina dela azpimarratu nahi du. Istripuak eta hauen ondorioak ekidin zitezkeen, baina ez dute egin nahi izan. Hortaz gain, Pedro Sanchezek saldutako itxaropen edo aukerak atzean geratzen ari dira; euskal preso politikoen senide eta lagunen osasun eta bizitzen inguruan duten ardura handituz doa eta, baita, ezarritako arriskuenak ere. Espainiar gobernuak espetxe politika ez aldatzeko norekin eta zein terminotan hitz egin duen galdegiten dugu eta, baita, euskal preso politikoen senide eta lagunen bizitzen inguruan norekin eta zein terminotan hitz egin duten galdegiten dugu. Eta, azkenik, sufrimenduaren amaiera eta dispertsio politikaren desaktibazioa atzeratzean dauden interes politikoak azaldu ditzatela ere eskatzen dugu. Etxerat elkartetik gobernu aldaketa eman zenetik izandako bigarren istripua izan dela azpimarratu nahi dugu, ondorio bakarra utziz: gobernua aldatuta ere espetxe politikaren ondorioak berberak izaten jarraitzen dute; euskal preso politikoen senide eta lagunei ezartzen zaien zigor eta arriskuak berberak izaten jarraitzen dute. Hain urruti ez dauden espetxe batzuetara hurbilduz, Pedro Sanchezen gobernua urrunketa politika mantendu nahi duten sektoreak kontentatu nahi ditu euskal gizarteari muzin eginez. Euskal gizarteak hamaika bider aldarrikatu du urrunketa politikaren berehalako desaktibazio eta sufrimenduaren amaiera. Bitartean, astebururo 4000 gora euskal herritarrek euren bizitzak arriskuan jartzen dituzte”.

Elkarretaratzeak

Etxerat Elkarteak ezbeharrak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

  • IRUÑEA, azaroak 12, astelehena 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
  • GASTEIZ, azaroak 13, asteartea 19:30etan Ama Zuria Enparantzan.
  • BILBO, azaroak 13, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.
  • DONOSTIA, azaroak 14, asteazkena 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.