Usurbilgo Udalak antolatuta gaur “Usurbil 0.0” plangintzaren jarraipen-batzordearen bilera irekia

Gaur, azaroak 14, Usurbilgo Udalak “Usurbil 0.0” plangintzaren jarraipen-batzordearen bilera antolatu du. Bilera honetan azken sei hilabeteotan egin diren urratsak eta hurrengo urterako aurreikusten diren ekimenen berri emango da. Deialdia irekia da. edonorl parte hartu dezake eta bertaratzen direnen ekarpenak bildu nahi dira. Bilera Potxoenean egingo da, 18:00etan.

hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa

2017ko ekainaren 27ko osoko ohiko bilkuran gehiengo osoz onartu zuen udalbatzak “Usurbil 0.0”, udalerri honi begira, etorkizunerako azken urtebetean landu den hondakinen prebentzio eta kudeaketa programa. Pleno hartan, etorkizunean Usurbilek hondakinen prebentzio eta kudeaketara eredu propio bat izateko azterketa batzorde bat eratzea erabaki zen. Nazioarteko adituen, udal teknikari eta ordezkari politikoen, edota herritar zein eragileen ekarpenez hornitu da egitasmoa. Programak besteak bestek, gaikako bilketaren bilakaera datuak eta hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren azterketa ekonomikoa jasotzen du.

2023. urtera arteko bide-orria

Programa honetan, 2023. urtera arteko bide-orria ere zehazten da. Dagoeneko helburu nagusi hauek finkatu dira hurrengo sei urteotarako:

  • 2023. urterako Usurbilgo hiriko hondakinen sorrera %10 murriztea eta etxeetako errefusa kopurua 50 kilo biztanleko eta urteko baino urriagoa izatea, erreferentzia urtea 2015a izanik.
  • Usurbilen sorturiko biohondakina herrian konpostatu eta erabiltzea (700 tona biohondakin inguru).
  • 2020 urterako Hiri Hondakinen %90a gaika biltzea, horien kalitatea murriztu gabe.
  • 2023an zabortegian isurtzen diren hondakinak gehienez ere %5 material biodegradagarri izatea.
  • 2023an hiri hondakinen bilketa eta tratamendu zerbitzuaren defizita 0 izatea.
  • Hurrengo sei urteoi begira udalbatzak programako kronograman zehaztutakoaren arabera, urte bakoitzeko aurrekontuetan jasotako egitasmoak burutzeko beharrezko diru erreserbak egiteko konpromisoa hartu zuen.

Urtarriletik ekainera %85,11ko gaikako bilketa

Usurbilgo Udalak 2018ko lehen seihilekoari dagozkion hondakinen gaikako bilketari lotutako datuak kaleratu ditu. Urtarriletik ekainera bataz beste, hondakinen %85,11 bildu zen gaika Usurbilen. Hilabetero eta gaika bildutako hondakinen kopuruak zehazten dituen taula kaleratu du Udalak.

Taula honetan autokonposta/auzokonposta, organikoa, papera eta kartoia, ontzi arinak, beira, industria guneetako gaikako bilketa, pilak, ehunak, etxeko olioa, Garbigunea, errefusa eta kale garbiketa bidez jasotako hondakin kopuruen berri ematen da.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.