Azaroaren 16an “Gu Palestinarekin. Estatu Sionistari Sua!” elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

Tadamun

Ostiral honetarako (azaroak 16) Usurbilgo Tadamun taldeak (herrien arteko elkartasuna sustatzeko Usurbilen sortu berri den taldea) Palestinar herriari elkartasuna adierazteko “Gu Palestinarekin. Estatu Sionistari Sua!” lemapean elkarretaratzea egingo da. Elkarretaratzea 20:00etan egingo da, Mikel Laboa plazan: “Pairatzen dituen erasoen aurrean gure elkartasuna adierazi nahi diogu palestinar herriari”.

Azken astean Israelek gutxienez sei palestinar hil eta beste 20 zauritu ditu Gazaren hego-ekialdean bi gauez segidan jaurtitako 80 bat misilen ondorioz. Israelen helburua hainbat azpiegitura eta eraikuntza erasotzea zen, tartean Al-Aqsa telebista kate palestinarra eta Gizarte Zientziei Aplikatutako irakasgaien fakultatea.

Zer da Tadamun?

Tadamun1

Herrien arteko elkartasuna eta Usurbil inklusiboago bat sustatuko duen taldea da Tadamun. Urrian ospatu zem Mundualdia jaialdiaren baitan, sorterri guztietako usurbildarren elkargune eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko talde gisa aurkeztu zuen bere burua Tadamunek. Internazionalismoaren arloan, herrian zegoen hutsunea betetzera dator arabieraz elkartasuna esan nahi duen bilgune berria.

Bi lan ildo nagusi

  1. Beste herrietako bizimodu, errealitate, hamaika borroka herrira ekarri nahi dituzte. Talde, bolondres, brigadista eta abarren lekukotzak, hitzaldi, mahai-inguru ezberdinen bidez: “Usurbil inklusiboago baten lanketan kanpoko gatazka eta dauden bizitzeko modu ezberdinetaz elikatuz nahi dugu, hor aurkituko dugu kanpotik datorren jendearekin enpatizatzea”.
  2. Tadamun elkargune bat izatea nahi dute: “Asistentzia juridikoa eta babesa ematen duten beste elkarte batzuekin harremanetan gaude. Gure ilusioa, etorkizunean, kanpotik etorri den jendearekin harreman bat egin eta Tadamun denon elkargunea izatea litzateke”. 

Informazio gehiago: twitter.com/tadamun_herriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.