Gaur Grezian dauden errefuxiatuentzako neguko arropa bilduko da Usurbilen: “Jantzi negua”

Zaporeak proiektuak Euskal Herri mailan bideratzen ari den elkartasun ekimenarekin bat eginik, behar larrian dituzten Greziako Lesbos eta Chiosen dauden errefuxiatuentzako neguko arropa bilduko du gaur (azaroak 15) Usurbilen. Herritar talde batek antolatuta, Mikel Laboa plazan egongo dira, 18:00etatik 20:00etara.

Elkartasunez beteriko Zaporeak proiektua 2011az geroztik Etiopian eta 2016ko martxotik Greziako errefuxiatuak laguntzen ari da. Euren lehentasunezko ekimena jaten ematea eta horrekin batera, orain, negura begira arropa biltzeko Euskal Herri mailako kanpaina antolatu dute. Berereziki Hego Euskal Herriko hiriburuetan bideratuko dute kanpaina, baina horietaz gain, beste herri eta eskualde batzuetako elkarteekin ere harremanetan jarri dira, ekimena zabaldu eta arropa bilketaren sarea eta informazioa ahalik eta leku gehienetara iritsi dadin.

Bilduko den materiala

Haurrak (Haur arropa etiketa dutenak hartuko dira kontuan): txaketa, jertseak, berokiak, galtzak, gonak, osagarriak (bufandak, txanoak, eskularruak, gerrikoak…) eta zapatak. Barruko arropa eta galtzerdi BERRIAK jasoko dira.
Emakumeak: txaketa, jertseak, berokiak, galtzak, gonak, osagarriak (bufandak, txanoak, eskularruak, gerrikoak…) eta zapatak. Barruko arropa eta galtzerdi BERRIAK jasoko dira.
Gizonezkoak: txaketa, jertseak, berokiak, galtzak, osagarriak (bufandak, txanoak, eskularruak, gerrikoak…) eta zapatak. Barruko arropa eta galtzerdi BERRIAK jasoko dira.

Zaporeak

“Zaporeak hiru urte daramatza errefuxiatuen alde lan egiten elikaduraren arloan, Grezian bertan otorduak kozinatu eta errefuxiatuen artean horiek banatzen, edota elikagaiak bidaltzen Grezian bertan errefuxiatuekin lan egiten duten hainbat proiektuetara. Grezian errefuxiatuei jaten ematen gabiltza. Bi urte hauetan zehar 700.000 otordu baino gehiago banatu ditugu eta otorduak prestatzeko 400 boluntario baino gehiagoren laguntza izan dugu. Urtebetez Chios uhartean izan ginen lanean eta 2017ko urriaz geroztik Atenaseko Victoria Social Centerren gaude. Lanean jarraituko dugu errefuxiatuek gure laguntza behar duten bitartean. 

Bertatik bertara ikusi genuen arropa biltegietan arropa behar handia zutela neguari begira. Hori ikusita, arropa bilketa bat antolatzen hasi gara, behar hori ahal dugun heinean asetzeko. Bilketa azaroan egingo dugu, negurako Grezian egon dadin eta errefuxiatuek neguari aurre egiteko arropa egokia izan dezaten. Arropa hori Greziako Lesbos eta Chios uharteetara bidaliko da, arroparen banaketa Attika eta Feox elkarteek kudeatuko dute”.

Gastuei aurre egiteko diru-laguntza deia

Bigarren deialdi bat ere egin dute Zaporeak egitasmotik, arropa helmugara ailegatu dadin bidalketa gastuei aurre egiteko laguntzeko deia.: “Zuen laguntza daraman palet bakoitza bidaltzeak 150 euro suposatuko digu. Ez du ezertarako balio arropa biltzeak, ezin badugu garaiz bidali”.

Diru ekarpenak egitera animatzen dute, arropa biltzeko guneetan jarriko duten eltxetxoetan dirua utzita edo Laboral Kutxako ondoko kontu zenbakian diru ordainketak eginez: ES18 3035 0103 84 1030037127.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.