Gaur “Txipli, txapa, Pum!” ekimenean Euskaraldiko Ahobizi eta Belarriprest txapak banatuko dira

Euskaraldia A16

Gaur (azaroak 16), egun guztian zehar, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskaraldiaren 11 egunetan soinean jantzita eraman beharko diren txapak jasotzeko aukera dago eta zalantzak argitzeko informazioa ere eskuragarri egongo da.  Goizean zehar Noaua! Kultur Elkartearen egoitzan edota Potxoenean eskura daitezke txapak (Ahobizi eta Belarriprest) eta arratsaldean frontoi inguruan jarriko den mahaian. Usurbilgo Euskaraldia Taldeak  astebururako informazio eta izen-emate mahaia jarriko duela iragarri du: “Txapa jasotzearekin batera, Euskaraldiko ariketa ondo egiteko gomendio batzuk ere emango dizkizugu. Zatoz plazara festagiroan gaztainak jan eta Euskaraldiko txapa jasotzera!”.

Euskaraldia materialaArg.: Noaua!

Egitaraua

Azaroak 16, ostirala

“Txipli, txapa, Pum!” eguna

  • Goizean zehar, Ahobizi eta Belarriprest txapak eskuratzeko aukera Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan eta Potxoenean.
  • 17:00etatik aurrera gaztain jatea frontoian.
  • 17:00-19:00 txapen banaketa frontoian.
  • 19:30 “Euskaraldirako 4 aitzakia: Nahia, Xabat, Eli eta Patxi” antzerkia Sutegiko auditorioan.
  • Egun guztian zehar ezin baduzue txapa jaso, jarri harremanetan Usurbilgo Euskaraldia batzordearekin, usurbil@euskaraldis.eus helbidearen bidez, informazio-mahaiak baliatuz edo Noaua! Kultur Elkartean zein Potxoenean galdetuz.

Azaroak 20, asteartea

  • 18:00 Ahobizi eta Belarriprest guztientzako tailerra Potxoenean.

Azaroak 23, ostirala

Euskaraldiaren hasiera

  • 08:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.
  • Egunean zehar, musika plaza inguruan.
  • 17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.
  • 17:30 Taloak frontoian.
  • Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.
  • 19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

Izen ematea

  • NOAUA! K.E.-ren egoitzan, Potxoenean ditugun eskuorrietan.
  • Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean.
  • NOAUA!ren Kulturaldiko Sutegiko ekitaldietako mahaian:
    Azaroak 16, ostirala: 19:00-19:30.
    – Azaroak 17, larunbata: 18:30-19:00.
    – Azaroak 18, igandea: 18:30-19:00.
  • Frontoi inguruan: Azaroak 22, osteguna: 19:00-20:00

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.