Azaroaren 19tik 22ra Udalak 2019ko aurrekontuen proposamenaren aurkezpenak egingo ditu

Aurrekontuak Usurbil

Azaroaren 19tik 22ra, Usurbilgo udal gobernu taldeak 2019rako udal aurrekontuen proposamena auzoz auzo aurkeztuko du. Lehen aurkezpena gaur (azaroak 19) hasiko da, Potxoenean, 19:00etan Potxoenean. Aurrekontuok aurkeztearekin batera, herritar nahiz eragileen ekarpenak bildu nahi dira.

Udaletik berri eman dutenez, guztira, 12 milioi euro izango ditu Usurbilek (iaz baino 700.000 euro gehiago), bideratu nahi dituen egitasmoetarako. Aurreko urteetako aurrekontuen ildotik, 2019ko aurrekontu-proposamenak ere gobernu-programa du oinarri, eta urteotan landu diren arloz arloko plangintzetan jaso diren egitasmoei emango zaie lehentasuna, esate baterako, nabarmentzekoak dira Kale Irekiak mugikortasun-plana, Errioa Bizi! ekintza-plana, Usurbil 0.0 hondakinen programa, jubilatuen bizitza aktiborako egitasmoak, Parekidetasun Plana,…

Parte-hartzeari lehentasuna eman nahi diote, izan ere, herritarren eta oposizioaren hitza kontuan hartu ezean, ezin baita aurrekontu egokirik taxutu. Horregatik, gaur-gaurkoz aurrekontu-proiektua ez da dokumentu itxia, eta denen ekarpenak biltzeko asmoz, bilera sorta antolatu du Usurbilgo herri/auzoetan, azaroaren 19tik 22ra.

  • Azaroak 19, astelehena: Ogasun Batzordea. Oposizioari aurkeztuko dizkiete aurrekontuak. 10 eguneko tartea izango dute euren proposamenak lantzeko.
  • Azaroak 19, astelehena: Aurkezpena Kaxkoan, Potxoenean, 19:00etan.
  • Azaroak 20, asteartea: Aurkezpenak Txokoaldeko Erroizpe elkartean eta Santuenea Auzo Elkartean, biak 19:00etan.
  • Azaroak 21, asteazkena: Aurkezpenak Munalurrako Eguzki elkartean eta Aginagako ludotekan, biak 19:00etan.
  • Azaroak 22, osteguna: Aurkezpenak Kalezarko Haur Eskolan eta Zubietako Kaxkapen, biak 19:00etan.
  • Azaroak 28, asteazkena: oposizioko taldeen ekarpenak aztertzeko Ogasun Batzordearen bilera.
  • Abenduak 20, osteguna: 2019rako udal aurrekontuak hasieraz onartzeko udalbatzaren ezohiko osoko bilkura.

Informazio gehiago: www.usurbil.eus

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.