Andatza M.K.T-ak antolatuta azaroaren 22, 23, 25 eta abenduaren 4an “Mendi Astea”

Andatza-logo-2012-11-tx

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak azaroaren 22, 23, 25 eta abenduaren 4rako, “Mendi Astea” ekimena antolatu du. Lau egunetan lau proiekzio eta mendi irteera antolatu dira.

Azaroak 22, osteguna

  • 19:00 “Ametsen harria” eta “Azpeitia Annapurna II 86” ikus-entzunezkoen proiekzioak Sutegin, Jose Mari Azpiazuk eta Josu Bereziartuak aurkeztuta. Sarrera doan.

“Ametsen harria” (30 minutu)

ametsen_harria

“1986an bost mendizale azpeitiarrek Annapurna II mendira espedizioa egin zuten, eta haren dokumentala, Annapurna II 1986, berreskuratzeko eta digitalizatzeko asmoz – Euskadiko Filmategian gordeta zegoen lana ordura arte-, lanean hasi ziren iaz Paradisu Zinema eta Kulturaz kooperatiba. Baina proiektu horrek bazuen bigarren helburu bat: mendizale haiek abentura hori nola prestatu zuten gogorarazteko beste dokumental bat egitea. Hain zuzen ere, lan horren emaitza da Ametsen harria. Yuri Agirre arduratu da ikus-entzunezkoa zuzentzeaz. Duela 32 urte, Agustin Arenasek, Agustin Madrazok, Josu Bereziartuak, Jose Mari Azpiazuk eta Jabier Maizek espedizioa nola prestatu zuten jaso du dokumentalean azpeitiarrak, eta, horretarako, haien testigantzak bildu ditu. Artxiboko argazkiekin osatu du dokumentala, eta Iban Izagirre artista azpeitiarrak ilustrazioak egin ditu dokumentalean aparteko istorio bat kontatzeko”.

“Azpeitia Anapurna II 86” (75 minutu)

annapurna_II

“1986an zortzi lagun joan ziren Annapurna II egitera. Historiako laugarren saiakera izan zen: 1960an Chris Boningtonek zuzendutako militarren espedizio indiar-britainiar batek egin zuen lehen igoera, 1969an Yugoslaviako bigarren talde batek, eta 1983ko udaberrian japoniarrez osatutako espedizio batek. Hala, azpeitiarrez osatutako lagun-taldeak 7.937 metro garai den Annapurna II igotzeko erabakia hartu zuen, eta pixkanaka, espedizioa prestatu ahala eta mendizaleen balentriaz jabetuta, herri osoak hartu uzen parte proiektuan. Joxe Urbieta Takolo, Josu Bereziartua, Jabier Maiz eta Pako San Sebastian mendizaleak; Agustin Arenas eta Agustin Madrazo dokumentalaren arduradunak; Bixente Arrueta itzultzaile lanak egingo zituena; eta Jose Mari Azpiazu antolatzailea joan ziren bidaian, nahiz eta ez zuten gailurra egitea lortu”.

Azaroak 23, ostirala

  • 19:00 “Aizkora hotsak goi mendietan” ikus-entzunezkoaren proiekzioa Sutegin. Sarrera doan.

“Aizkora hotsak goi mendietan” (65 minutu)

Aizkora hotsak goi mendietan

“Bidaia bat, bi helburu eta hiru pertsonaia. Alex Txikon eta Xabier Erro mendizaleak, Ernesto Ezpeleta Bihurri aizkolariarekin batera, Euskal Herritik Pakistanerako bidaia egingo dute autoz. Azkeneko helburu bat jarraituko dute: furgoneta Felix Baltistan Fundazioari ematea, Karakorumean. Abentuaren bitartean aizkora-erakustaldi bi egingo dituzte euskal kultura ezagutarazteko, eta kontakizun horrekin batera, beste istorio bat. Alex Txikon kirol-erronka garrantzitsu batean murgilduko da: 8.000 metrotik gorako menditzar biren tontorra jotzea, G-1 eta G-2, eta K-2ra igonda espedizioa biribiltzea. Istorio bi; desberdinak, baina pertsona baten bitartez elkarren artean lotuta. Dokumentalak 2011ko Mendifilm Festivalean euskaraz egindako pelikula onenaren saria irabazi zuen”.

Azaroak 25, igandea

CompeGPS Map Printing

  • 07:30 Alkiza-Hernio-Asteasu mendi irteerara autobusez Oiardo Kiroldegitik.
  • Ibilbidea: 19 kilometro.
  • Izen ematea: 30 euroko (bidaia+bazkaria) ordainketa egin behar da azaroaren 21a (asteazkena) baino lehen, kontu zenbakiotako batean: Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321. Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
  • Plaza kopuru mugatua.
  • Ibilaldia amaitutakoan, otordua Asteasuko Iturriondo jatetxean egingo da.
  • Andatza M.K.T.-k antolaturiko irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. Horretarako web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo jarri bestela harremanetan taldearekin, andatza@hotmail.com helbidean.

Abenduak 4, asteartea

  • 19:00 ON Produkzioak eta Landarlan Ingurumen Elkarteak ekoitztako “Aralar, mundua leku den lurra” proiekzioa Sutegin. Sarrera doan.

Aralar, mundua leku den lurra” (85 minutu)

Aralar

“Aralarko ondare natural eta kulturalaren leiho izateaz haratago, hausnarketa eta gogoetarako bide ematen duen pelikula da. Adituen adierazpenek eta mundu oniriko bateko pasarteek, Nafarroa eta Gipuzkoaren mugan dagoen mendilerro honen balioa ezagutzera ematearekin batera, kontserbaziorako deia egiten dute”.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.