Gaur eta bihar Euskaraldia ekimenean izena eman eta Ahobizi/Belarriprest txapak jasotzeko aukera

Euskaraldia

Gaur (azaroak 22) eta bihar (azaroak 23), Euskaraldiaren 11 egun euskaraz  ekimenean (azaroaren 23tik abenduaren 3ra) izena emateko aukera egongo da. Era berean, izena eman dutenek, euren txapa (Ahobizi edo Belarriprest) jasotzeko aukera izango dute. Gaur arte emandako datuen arabera, Usubrilen 1.125 herritarrek eman dute izena.

Izen ematea nola egin daiteke?

Izenematea azaroaren 23ra arte (ostirala) egin daiteke Noaua! Kultur Elkartean, Potxoenean eta Usurbilgo Euskaraldia Taldeak frontoi inguruan jarriko duen mahaian. Emailez edo Euskaraldiak martxan jarritako web orrialdean ere egin daiteke. 

Ahobizi eta Belarriprest txapak jasotzeko aukera

Usurbilgo Euskaraldia Taldeak gaur eta bihar aurrez izena eman dutenek txapak jasotzeko aukera dutela jakinarazi du: “Txapa jasotzearekin batera, Euskaraldiko ariketa ondo egiteko gomendio batzuk ere emango dizkizugu”.

Egitaraua

Azaroak 22, osteguna

  • 19:00ak ingurutik aurrera, Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.

Azaroak 23, ostirala

Euskaraldiaren hasiera

  • 8:00 Euskaraldiari hasiera emateko 11 suziri.
  • Egunean zehar, musika plaza inguruan.
  • 17:00-20:00 Euskaraldirako izen emate eta txapa banaketa mahaia frontoi inguruan.
  • 17:00 Bihurri Ludotekan zinea euskaraz eta palomitak 6 urte arteko haurrentzat. Sarrera: doan.
  • 17:30 Taloak frontoian.
  • Ondoren, Orbeldi dantza taldearen emanaldia eta Errebal taldearen dantza musikatua frontoian.
  • 19:00 Andatza M.K.T.-ren Mendi Astearen baitan, “Aizkora hotsak goi mendietan” dokumentala Sutegiko auditorioan.

Abenduak 1, larunbata

Pupu eta Lore

  • 17:30 Pupu eta Lore: “Haizearen herria”. Aginagako ludotekan: “Pupu eta Lore poz-pozik daude, aitona Manolo etorri baita bisitan, bere gitarra, kantu eta jolasekin, gauza oso gutxirekin, mundua dantzan jartzeko kapaz da aitona Manolo: musika eta irudimen apur bat. Zer besterik behar da, ba, egunerotasuna magiaz janzteko?” Sarrera: doan. Antolatzaileak: Antxomolantxa Elkartea, San Praixku Guraso Elkartea eta Eliza Zaharra elkargunea.

Abenduak 2, igandea

  • 17:00 Euskarazko zinea haurrentzat Sutegin: “Magiaren etxea”. Sarrera: 3 euro, egunean bertan Sutegin salgai. Antolatzaileak: Usurbilgo Udala eta Ziortza G.E.

Magiaren etxea

  • 18:00 Antzerkia Aginagan: “Ergela”. Aktoreak: Sara Cozar eta Joseba Apaolaza. Sarrera: 5 euro: “Froga psikologiko batzuetara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologo batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin”. Antolatzaileak: Antxomolantxa Elkartea, San Praixku Guraso Elkartea eta Eliza Zaharra elkargunea.

Ergela

  • 18:00 Euskaraldia borobiltzeko Usurbilgo Artixten emanaldia frontoi inguruan.
  • Amaieran, Ahobizi eta Belarriprest guztien talde argazkia.

Abenduak 3, astelehena

  • 12:00ak aldera, Udarregi Ikastolako LH eta HH-ko ikasleen kantu emanaldia frontoi inguruan. Egunean zehar, ekimen ezberdinak bideratuko dituzte ikastola barruan.

Oharra: behin behineko egitaraua.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.