Gaur arratsaldean Usurbilgo gaztelekuan “Gertrudisen lagunak” ikuskizuna eskainiko da

2017_08_27_GERTRUDIS_DOSSIER_EUS

Usurbilgo Sutegi udal liburutegiak eta Gaztelekuak antolatuta, gaur, azaroak 26 (astelehena) “Gertrudisen lagunak” ikuskizuna eskainiko da Usurbilgo gaztelekuan, 18:00tan.

3 Pollo Rosa Produkzioak

Pollo Rosa Iñaki Santosek zuzendutako proiektua da, musika eta antzerkia uztartzen dituena. Haurrentzako proiektu hezitzaileak egiten ditu nahiz eta helduentzako saioak ere egiten dituen. Hauetan performance eta zentzugabekeriara hurbiltzeko joera izaten du.

“Gertrudisen lagunak izeneko lanean, hainbat jarduera uztartzen ditugu: zure museo gustokoenari bisita, ipuin kontalari bat entzun eta musika performance batez gozatu. Gertrude Stein, XX. mendeko artisten mezenasaren ikuspegitik, artearen historia irauli zuten pertsonaiak hautatu eta haien bizitza era ezberdin eta dibertigarriago batean ezagutzeko aukera eskaintzen digu. Lehen atal honetan Frida Kahlo, Jorge Oteiza eta Henry Matisse izango ditugu hizpide. Artista bakoitza 15/20 minutuz lantzen da, beraz, 15 minututik ordubetera arte iraun dezaketen saioak antolatu daitezke eta gerora antzerki foruma egiteko aukera eskaini. Formatu hau ikuslego zabal bati zuzendua dago: antzerkira sarri joaten ohi denari; margolaritzan, eskulturan edota musikan interesa duenari ere; museoak atsegin dituztenentzat, arte ikasleentzat eta abar luze bati zuzendua finean”.

Gertrudisen lagunak

  • Iraupena: 20 ́ x 3 = ordu bat + Foruma.
  • Gunea/Lan eremuaren neurriak: gutxienez 3x2m.
  • Hizkuntzak: euskara.
  • Ikusleak: 12 urtetik aurrera.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.