Kaio mokohoria Orioko kostaldean ikusten den lehenengoa, milaka kaio mokogorrien artean

Kaio mohokoria2Kaio mohokoria (larus canus) Orioko itsasadarrean

Usurbilgo Txoriak blogean (Usurbil eta Orio Beheko txoriak) jakin berri dugu urrian kaio ugari gerturatu zirela Orioko itsasadarrera eguraldi txarraren eraginez. Gehientsuak kaio mokogorriak izan ziren, sasoi honetan Ipar eta Erdialdeko Europatik etorrita Iberiar Penintsulara migratzen ari diren aleak: “Espezie hau gure kostaldean ohiko migratzailea bada ere, milatik gorako talde erraldoiak ikustea ikuskizun ederra da. Gainera, begiak zorroztuz gero ohikoak ez diren kaio-espezieak aurkitu ditzakegu”.

Kaio mohokoria3Kaio mokogorrien artean, erdian, kaio mohokoria

kaio mohokoria

Aipatzekoa da kaio mohokori (larus canus) bat azaldu zela San Pedro errekaren inguruan, bertan elkartu ziren milaka kaio mokogorrien artean: “Espezie honen oso ale gutxi iristen zaizkigu gure kostaldera, eta Orioko ale hau udazken-negu honetan Gipuzkoako kostaldean ikusten den lehenengoa litzateke”.

Kaio mohokoria1Kaio mokohoria (Larus canus) laridae familiako hegazti zangaluzea da, Eurasia eta Ipar Amerikako kostaldetan bizi dena.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.