Usurbilgo San Tomaseko sagardo eta babarrun lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

SanTomasNoaua2018

Abenduaren 16an (igandea) Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta San Tomas Azoka ospatuko da Usurbilen. Urtero bezala, sagardo eta babarrun lehiaketa egongo da: “Herritarren sagardoa dastatzeko eta babarrunak ikusteko aukera izango da, besteak beste. Aurten lehiaketa berritua izango dugu”.

Sagardo lehiaketa

  • Sagardoa etxean egiten duenak herriko plazara ekar dezake herritarrek proba dezaten eta lehiaketan parte hartuko dute.
  • Partaide bakoitzak 8 botila aurkeztu behar ditu, eta botila bakoitzeko 1,5€ ordainduko zaio.
  • Sargardotegiek ezin dute parte hartu lehiaketa honetan.

Babarrun lehiaketa

Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:

  • Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak,…
  • Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
  • Berdintasuna: tamainaz, kolorez,… elkarren berdinak izatea.
  • Dizdira: berezko dizdira beste edozein produktuarekin (olio, abrilantadore,…) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
  • Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.
  • Partaide bakoitzak 1 Kg babarrun aurkeztu behar du, eta 12€ ordainduko zaio

Sariak

  1. saria: 150€ eta txapela.
  2. saria: 90€ eta txapela.
  3. saria: 50€ eta txapela.

Epeak

Antolatzaileek ezen emate epea bitan zatitu dute:

  • Azaroaren 26tik 30era.
  • Abenduaren 10etik 13ra (lau egunak barne).
  • Noaua! Kultur Elkarteko egoitzara eraman behar dira: Bordaberri 3, behea (Usurbil)

Informazioa

Baldintzak eta gainontzeko zalantzak argitzeko Noaua! Kultur Elkartera deitu daiteke 943 360 321 edo elkartea@noaua.eus e-posta idatzi.

Abenduaren 16an San Tomas Eguna

SanTomasNoaua2018-1

  • 12:30 Ixabel Agirresarobe ipuin kontalaria (4-10 urte bitarteko umeentzat). Doan.
  • Gaztainak bertan eginak dastatzeko aukera.
  • Taloak.
  • Noaua! Kultur Elkarteko postua eta photocall (zozketarekin).
  • Gozogintza postua (Udarregi ikastola).
  • Herriko ekoizleen postuak.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.