Usurbilgo jubilatu elkarteek gaur pentsio duinen alde mobilizatzera deitu dute

Urriaren 4an N-634 errepide erdian jarri ziren “Pentsio duinak” pankarta zabalduz, gune hau herriko puntu beltzetako bat baita.

 

Usurbilgo jubilatuak, Euskal Herri osoan egiten ari diren moduan, eurengatik eta atzetik datozenengatik, guztiontzako etorkizun hobe baten alde ari dira lanean. Duintasunez bizitzea dute aldarrikapen nagusia eta gaur egun mobilizazio fase betean dira herri askotan. Gaur esaterako, azaroak 29, Usurbilgo Gure Pakeak, Santueneko Gure Elkarteak, Aginagako Arrate jubilatu elkarteak eta Duina mugimenduak antolatuta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo da Mikel Laboa plazan 19:00etan.

Aurrerantzean hilabetero herritarrak bizitza duin baten aldeko borrokara batzeko deia egin dute. Horren berri aste hontako Noaua! astekarian (762 zenbakia) dator. Usurbilgo Gure Pakea elkarteko zuzendaritza taldeko kide Manu Aranburu, Damaso Lizaso eta Manolo Agrak Noaua! astekariari elkarrizketa eskiani diote.

Pentsio duinak azaroa

Damaso Lizaso: “Usurbilen, pentsiodunen mugimendu honetan ia apenas jenderik mugitzen den. Baina batzuk etorri zaizkigu esanez ezin du- tela pentsiotik kobratzen duten 400 eurorekin bizi. Hori ikusi-ta hemen nabari da zerbaiten falta badela. Gabezia hori egon eta mugimendurik ikusten ez denez, ia jendea mugiarazten den. Kostatzen ari da. Noiz edo noiz pentsatzen hasi beharko du jendeak, norbera ez bada mugitzen, zaila izango dela hemen ezer lortzea”.

Manolo Agra: “Une oso garrantzitsua bizi dugu pentsioen gaian. Bizitzaren kostua pentsioen balorea baino askoz garestiagoa da. Horrez gain, gutxieneko pentsio gisa ordaintzen ari direna desastre hutsa da. Mobilizazioekin akordioetara heldu nahi da; 1.080 euroko gutxieneko pentsioak izatea, pentsioak KPIra lotzea. Eskaera justua da, justifikazioa gai honen alde borrokatzen segitzeko”.

Manu Aranburu: “Labur esanez, lan duina eta gutxieneko 1.200 eu-roko pentsioa eskatzen dugu. Gipuzkoako herri askotan egiten ari dira mobiliza- zioak, hiriburuetan astelehene- ro. Borrokan segi behar dugu. Gobernu bat erori bada eta beste batek erori behar badu,
zer egingo diogu. Gu gurea defendatu beharrean gaude.

Abenduaren 15ean manifestazioak

Abenduaren 15ean (larunbata) pentsio duinen aldeko manifestazioak antolatu dira hiriburuetan. Gipuzkoakoa Donostian egingo da.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.