Abenduaren 8an Odol Emaileen Eguna

OdolEmaileak

Abenduaren 8an (larunbata) Odol Emaileen Eguna ospatuko da eta azken urteetan bezala Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak bazkaria antolatu du Artzabal jatetxean, 14:00etan.

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak euren jarduera ezagutarazi eta usurbildarron laguntza eskatzen du: “Denok bizi ahal izateko ezinbestekoa dugu odola ematen hasi edo segitzeko. Denok gara hartzaile potentzialak; izan gaitezen emaile errealak! Normaltzat hartzen dugu istripu, ebakuntza edo gaixotasunen baten ondorioz odola behar izanez gero, medikuek hura eskura izatea. Odol-erreserbak agorrezinak izango balira bezala! Eskubidetzat jotzen dugu, baina oraindik behintzat odola ez da laborategian ekoiztu daitekeen ondarea; denon zainetan dagoenak egiten du posible besteentzako bizi-aukera hori”.

75 emaile gutxiago

Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak kezka agertzen du, odola beharrezkoa izan arren, odol emate kopuruak behera egin duelako azken urteotan Gipuzkoan: “Batez ere 22-34 urte arteko odol-emaile kopuruan nabaritzen da murrizketa hori. Usurbilgo datuek ere joera bera islatzen dute, eta esaterako, 2017an eta 2018an odol emaileen elkarteak esperotakoak baino 75 emaile gutxiago izan ditugu”.

Usurbildarrei odola emateko deia

Usurbildarrak odola ematera animatzen gaituzte: “Odol ematea 7-8 minututan egiten da, aurreko mediku kontsulta eta ondorengo mokadutxoa kontuan hartuta, 30 bat minutu behar dira. Gizartearekiko elkartasuna azalduz, Usurbilgo anbulategian egiten ditugun odol-emate egunetan bertaratzera gonbidatzen zaituztegu. Aurten, 143 usurbildarrek 253 emanaldi osatu dituzte. Milesker guztioi!”

Urtean sei konpromiso

Odola emateak urtean sei aldiz egiten dira: urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, iraila eta azaroko lehen astelehenetan, 18:00-20:30 artean Usurbilgo anbulatorioan: “Gogoan izan, 18 urtetik gora izan eta osasun baldintza batzuk betez gero, edonor izan gaitezke emaile”.

Ohiko odol emanaldia

Odola emateko bete behar diren baldintza mediko eta legezkoak bete ondoren, odola ematea oso gauza erraza da, ez du minik ematen, eta 10 minutu eskas behar dira hori egiteko.

  • Emanaldi bakoitzean 450 cc odol ateratzen da gutxi gorabehera.
  • Pertsona batek urtean gehienez zenbat aldiz eman dezake odola?
    Gizonek 4 aldiz
    – Emakumeek 3 aldiz
  • Odola ateratzeko tresna guztiak behin bakarrik erabiltzen dira, horregatik inork ezin du inolako gaixotasunik harrapatu odola emategatik.
  • Besoa tolestatzeko aldean dauden zainetako batetik ateratzen da odola.
  • Odola eman ondoren emaileari mokadutxo bat eskaintzen zaio.
  • Odola emateko zentrotik ateratzen denerako organismoa ondo dago.

Gutxieneko baldintzak

18 eta 70 urte artean izatea, 50 kilo baino gehiago pisatzea, osasunaz ondo egotea eta eta gure odolaren bitartez kutsatu daitekeen gaixotasunaren bat hartzeko bidea izan litekeen arrisku praktikarik egin ez izana.

Nahi izanez gero, informazio gehiago jaitsi dezakezu PDF hauen bidez:

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.