2019ko inauterietako gaiaren proposamenak egiteko epea zabalik

iNAUTERIAK

2019ko inauteriak martxoaren 2an (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Urtero bezala herritarrei mozorrotzeko gonbidapena luzatuko zaie baina hori iritsi bitartean  inauterien gaia aukeratzeko zerrendak jarri dira herriko hainbat guneetan: Txiriboga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal, Guria, Benta, Antxeta, Aitzaga eta Kaffa tabernetan. Proposamenak emailez ere egin daitezke, elkartea@noaua.eus helbidera idatzita: “Parte hartu eta erabaki! 2019ko Inauteri Festarako gaia zuen esku!”.

Jasotako ekarpenen artean hautatutako gaia, urteko azken Noaua!n, abenduaren 21eko astekarian jakinaraziko da, baita web orrian eta sare sozialen bidez ere.

Aurreko urteetan zer gai aukeratu ziren?

Azken urteetan  Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda jarri dugu hemen, ez errepikatzeko:

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: Ingurumena
  • 2018: Ospetsuak
  • 2019: ?

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.