Usurbildarren sormena 53. Durangoko azokan

02_kartelaA3.indd

53. Durangoko Azokak ateak zabalduko ditu abenduaren 5etik 9ra. Euskal Herriko argitaletxeen eta diskoetxeen lanak ezagutzeko plaza paregabea da Durangoko Azoka. idazleek eta musikariek euren irakurle eta entzuleekin egoteko aukera daukate. Lan berriak aurkezteko eta ezagutzeko modua izaten da. Abenduko lehen egunetan euskaldunen eta kulturzaleen topaleku izaten da Durango, eta era guztietako publikoarentzat kultur eskaintza zabala egoten da. Azokaren ordutegia 10:30etatik 20:00etara izango da.

Zer topatuko dudu azokan? 200 kultur ekitaldi, 247 erakusleiho eta 439 nobedade. Horien artean Usurbilekin lotura dutenak edo usurbildarrek sorturikoak topatuko ditugu. Haien produktuak salgai izango dira, eta hainbat ekitaldietan parte hartuko dute:

  • Usurbildarrak: Ugaitz Agirre, Jakoba Errekondo, Antton Olariaga eta Yolanda Arrieta.
  • Usurbilekin lotura dutenak: Askekintzaren Gurean dokumentala, Oreina filmean oinarritutako 3 laburmetrai eta Dantza filmaren inguruko mahai-ingurua

Usurbildarren parte hartzea azokan

Abenduak 6, osteguna

Ahotsenea Solasaldiak

  • 12:30-12:55 Ugaitz Agirreren Tximeletak bizkarrean lanaren aurkezpena: Bertan, istorioaren sortze prozesua azaldu eta pentsarazi nauten ideietan edota kontzeptuetan sakonduko naiz: historia, identitateak, harremanak… Bestetik, estiloaren inguruko gogoetak eta eraginak azalduko ditut”.

Ugaitz Agirre

  • 18:00-18:25 Jakoba Errekondoren eta Antton Olariagaren eskutik, Landareak Lantzen 2019ko agenda-liburu berriaren aurkezpena: “Baratzean, fruitu arboletan, lorategietan, basoan noiz zein lan egin? Erein, landatu, inausi, tratatu, uztak jaso, txertatu… Zein urte garaitan egin behar da lan bakoitza? Izan ere, zenbat lan!”.

JakobaetaAntton

Sagu Ganbara

  • 16:00-16:30 Yolanda Arrieta idazleak, Bizenta Txiki eta Mari Xor liburuen kontaketa egingo du Areto Handian. 5-12 urtekoentzat.

Yolanda Arrieta

Abenduak 7, ostirala

Irudienea

  • 11:30-12:30 Askekintzaren Gurean dokumentala: Jaietan animaliek jasaten duten zapalkuntza jaso du Askekintzak dokumentalean. Animaliekiko harremanari buruzko hausnarketa hauspotzea du helburu. Horretarako, Euskal Herriko hainbat jaietan irudiak bildu dituzte, eta jai horietan animaliak nola erabiltzen diren gertutik erakutsi nahi izan diote ikusleari. Tartean, Usurbilgo jaietako irudiak ageri dira. (askekintza.org/gurean)

Askekintza

  • 18:00-18:45 Aginagan eta Usurbilen grabatutako Oreina filmean oinarritutako 3 laburmetrai.

Oreina

Abenduak 8, larunbata

Areto Nagusian:

  • 15:00-15:30 Dantza filmaren inguruko mahai-ingurua. Hizlariak: Telmo Esnal eta Juan Antonio Urbeltz. Gogoan izan, Orbeldi D.T.-k parte hartu zuela filmaren grabazioetan.

DANTZA

  • 16:00-16:30 Ilargiaren Egutegiari  buruzko aurkezpena eta kontsultategia. Jakoba Errekondoren eskutik. Baratzea, fruitu arbolak eta basoko lanak. Pello Zabalak aukeratutako esaerak. Xabier Akizuk ilargiaren eraginaren saioak eta Ilargiari begira. Maria Thunen egutegi biodinamikoarekin osatua.

2019ilargia

Irudienea

  • 19:00-19:45 Dantza dokumentalean oinarriturako dokumental sail baten lehenatalaren aurkezpena.

Dantzafilm3

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.