Andatza M.K.T.ren egungo zuzendaritza taldeak orain arte eginiko ibilbidea amaitutzat ematen du

Andatza-logo-2012-11-tx

Zortzi urteko ibilbidearen ostean, Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko zuzendaritzak orain arte eginiko ibilbidea amaitutzat ematen du. Momentuz lekukoa hartuko duen kide berririk ez da agertu. 2018rako iragarriak zituzten konpromisoak bete ditu orain arte lanean aritu den taldeak eta beraz, hemendik aurrera ez da ezer gehiago antolatuko.

Uda amaieran iragarri zuten gaur egungo zuzendaritza taldeko kideek elkarteko ardurekin ez zutela jarraituko. Erreleboa hartzeko prest zirenei laguntzeko prest agertu ziren baina deialdiak ordea ez du erantzunik izan: “Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako  gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue”. 

Ondorioz, iragarri zen moduan, ospatu berri duten Mendi Astearekin amaitutzat eman du egungo zuzendaritza taldeak Andatza M.K.T.ren barruan eginiko ibilbidea.

ANDATZA M.K.T.-ko ZUZENDARITZA TALDEAREN OHARRA

Kaixo Andatzakide,

Pirinioetan, Euskal Herria eta inguruko herrialdeetan, hainbat ibilaldi, mendi aste, ikastaro eta ekitaldi antolatu ondoren, iritsi da Andatzako batzordeak erreleboa emateko unea. 2018. urteko egitaraua bete ondoren, amaitutzat emango du bere bete beharraren konpromezuari, gaur eguneko Andatza Mendi Kirol Kluba osatzen duen zuzendaritza taldeak.

Andatza Mendi taldea 160 bazkideek osatzen dugu, eta mendi zaletasunak bere bidea jarraitu dezan, zuzendaritza berri bat aurkeztea beharrezkoa da.

Beraz, Andatzako ildoa jarraituko duen taldetxoa osatzea animatzen dizuegu eta erreleborako  gaur eguneko zuzendaritza taldearen laguntza izango duzue.

Andatza Mendizaleen Kirol Kluba

2019KO FEDERATU LIZENTZIA EGITEKO

Zuzendaritza taldeak jakinarazi du 2019ko federatu lizentzia egiteko beste mendi elkarte batekin jarri beharko dela harremanetan. Gipuzkoako Federazioko web orrian aurkituko daiteke informazio guztia (Gipuzkoako mendi elkarteko zerrenda).

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.