Abenduaren 16an “Euskaraldirako 4 aitzakia” antzezlana eskainiko da Sutegiko auditorioan

Euskaraldia NoauaArg.: Noaua!

Noaua! Kultur Elkarteak antolatuta, abenduaren 16an (igandea) “Euskaraldirako 4 aitzakia” antzezlana (bigarren aldiz) eskainiko da Sutegi Kultur Etxeko auditorioan, 19:00etan.

Antzezlan hau azaroaren 16an eskaini zen eta izandako arrakastaren ondoren, Nahia, Xabat, Eli eta Patxiren bizipenak ikusteko aukera izango dute azaroan antzezlana ikusteko aukera izan ez zutenek. Protagonistek Euskaraldia hasi baino ez dela egin erakutsiko digute, Ahobizi nahiz Belarriprest izaten segitzeko hamaika aitzakia badela oraindik: “Euskaraldia zertarako? Usurbilen behar al da? 4 hauen esku utzi behar ote dugu Euskaraldiaren ardura gure herrian? Euskaraldiko 11 egunok gure artean izandako eragina neurtzea oraindik goizegi bada ere, Euskaraldirako aitzakiak oraindik bizirik daude”.

Sarrerak salgai

Sarrerak aurrez eskuratzeko aukera dago 5 eurotan, Lizardin liburu dendan eta Noaua! Kultur Elkarteko egoitzan (Noaua!ko bazkideek 3 eurotan, Noaua!ko egoitzan soilik).

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.