Usurbilen Nahi Dituguk antolatuta datozen egunetan euskal preso eta iheslarien aldeko hainbat ekimen

Usurbilen Nahi Ditugu1.jpg

Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak antolatuta, datozen egunetarako euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dira herrian. Gogoan izan hiru herritar, Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta euren alaba, Xua, Valentziako Picassent espetxean daudela, Usurbildik 600 kilometrotara.

Egitaraua

Abenduak 19, asteazkena

  •  19:30ean, Sutegiko auditoriumean, ‘Azken arnasa arte’ dokumentala: Senide bat preso edukitzea eta are eta gehiago oso urrun dauden espetxeetan, sekulako zama da familiarentzat. Euskal Herrian ondotxo ezagutzen ditugu beren gorputzetan eta bihotzetan pisu hori daramaten asko. Iaz umeen errealitatea ezagutzera eman genuen bezala, aurten, pertsona nagusiena azaldu nahi dugu. Urteak aurrera doazen heinean eta osasuna kaskatzen denean, askori oso zaila edota ezinezkoa egiten zaie beren senitartekoak bisitatzera joatea, Usurbilgo presoen amonei, esaterako. Hala eta guztiz ere, argi dago ahaleginak eta bi egiten dituztela, Kurkuluxetan elkarteak egin berri duen “Azken arnasa arte” filmak erakusten duen moduan. Haien kemena eredugarria ez ezik txalogarria ere bada”.
  • Ondoren mahaingurua: Adin nagusiko senideak eta dispertsio politika. Kontzientziak mugiaraztea eta gaurkotasunezko errealitate bati ikusgarritasuna ematea da dokumentalaren helburua.

Abenduak 24, astelehena

  • 16:30ean, frontoitik abiatuta Mari Domingirekin kantuz, herri itzulia euskal preso eta iheslarien eskubideen alde.
  • 18:00tan Olentzerori ongi etorria egitera.
  • Oharra: baserritarrez jantzita azaltzea eskatzen da.

Abenduak 31, astelehena

  • 20:00tan, dema plazan, Euskal Presoen eskubideen aldeko topa.

Urtarrilak 12, larunbata

  • 17:00etan, Bilbon eta Baionan manifestazioa (izena emateko zerrendak ohiko lekuetan).

Usurbilen Nahi Dutugu bilgunea

Tamalez, gauzak bere horretan

“Xuak Usurbil ezagutu nahi du. Horrela hasten genuen iazko Gabonetako mezua. Aurten ere, gauza bera errepikatu beharrean gaude, zoritzarrez Xuarentzat eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga bere gurasoentzat gauzak ez baitira aldatu. Valentziako Picassenteko espetxean jarraitzen dute, Usurbildik 595 kilometrora eta, horrenbestez, beren bi urteko haurrak ez du oraindik bere herria ezagutzen. Senideek espetxetik ateratzen dute astero bitan edo hirutan ordu batzuetarako baina distantzia dela-eta, han bertan geratzen dira halabeharrez. Urruntze politikaren beste ondorioa. Euskal presoei aplikatzen zaien salbuespeneko espetxe politikaren beste ondorioa.

Aurtengoa ere joan da, Euskal Herrira ekarriko omen zituzten handik eta hemendik entzun eta entzunez baina, egiaz, ezer gutxi aldatu dira gauza gure herrikideentzat eta gainera 265 euskal presoentzat. Gerturatze imintzio eskas batzuk, besterik ez. Madril eta Pariseko egintariek maltzurki erabiltzen segitzen dute presoen egoera. Izan ere, lege arrunta aplikatuko balute, beren legeek diotena alegia, hasteko denak Euskal Herriko espetxeetan egon zitezkeen eta horrela senide eta lagunek, ez lukete beren denbora, osasuna, dirua eta bizitza bera ere arriskuan jarri beharko astero. Ez hori bakarrik, asko eta asko jada kalean, beren etxeetan beharko lukete. Olatz eta Patxi esaterako. Biek ala biek espetxe zigorraren 3/4k aspaldi bete zituzten eta, hortaz, baldintzapeko askatasunean egoteko eskubidea lukete. Eta horretan, Xua bere gurasoekin, bere herrian bizitzerik izango luke.

Euskal gizartearen gehiengoak, erakunde, alderdi eta sindikatu gehienek argi eta ozen aldarrikatu dute amaitzear dagoen urte honetan zehar ere dagozkien eskubideak errespetatu eta egoera normaltzeko urratsak ematea ezinbestekoa dela. Bi Estatuak horren jakitun dira baina, aipatu mugimendu uzkur batzuk kenduta, ez dute zentzu horretan egiazko urratsik egiten.

Horregatik guk ere, zuen laguntzarekin, jokamolde gizagabe hori baztertu eta behingoz konponbideari ekin diezaioten exijitzen segituko dugu, gure ustez, benetako bakea lortzeko euskal preso eta iheslarien auziari lehenbailehen irtenbidea ematea ezinbestekoa baita”.

Helbideak

XUA URANGA LASAGABASTER ETA OLATZ LASAGABASTER ANZA:

  • Centro  de Cumplimiento Valencia III (Módulo Madres). Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent (Valencia)

PATXI URANGA SALBIDE:

  • Centro  de Cumplimiento Valencia III. Apdo. 1.002 – 46.220 Picassent (Valencia)

Xua

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.