Abenduaren 24an eta 31n Usurbilgo Bus-Taxi zerbitzuak goizez bakarrik funtzionatuko du

Autobus-Naranja-56879Usurbilgo Udalak jakinarazi du Usurbilgo Bus-Taxi zerbitzuak abenduaren 24an eta 31n goizez bakarrik funtzionatuko duela ordutegi hauetan:

  • Abenduak 24, astelehena: 07:30etatik 08:30etara, 10:30etatik 11:30etara eta 13:00etik 14:00etarako.
  • Abenduak 24, astelehena: 15:30etatik 16:30etara eta 19:00etatik 20:00etara ez da zerbitzurik izango.
  • Abenduak 25, asteartea: ez da zerbitzurik izango.
  • Urtarrilak 1, asteartea: ez da zerbitzurik izango.

2019an ere Bus-Taxi zerbitzua martxan

Udaleko Ingurumena eta Nekazaritza sailak, Usurbilgo Udalak eta Behemendi Landa Garapen Elkarteak herritarren mugikortasuna errazteko martxan jarri zuten Bus-Taxi zerbitzuak bere horretan jarraitzen duela gogorarazi du: “Auzoetan eta landa ingurunean sakabanaturik bizi diren biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko sortu zen zerbitzu hau. Gainera, adineko pertsonak eta mugikortasun murriztua dutenen beharrei aurre egiteko ibilgailua etxeraino hurbiltzen da, indarrean dauden zerbitzuen ordutegi barruan. Horretarako, zerbitzua telefonoz aurrez eskatu behar da: 630 643 596”.

Ohiko Bus-Taxi zerbitzua

bustaxi_ordutegia-2

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.