Tadamun elkargune internazionalistak antolatuta Ukraina-Donbass gatazkari buruzko solasaldia

Tadamun

Usurbilgo Tadamun elkargune internazionalistak antolatuta, gaur, abenduak 29, Ukrania-Donbass gatazka hizpide hartuta, solasaldia eskainiko da 18:00etan Sutegi Kultur Etxeko auditorioan. EHDonbass taldeko kide Jon Kortazar eta Vostokerantz taldeko kide Andoni gonbidatu dituzte, “Donetskeko herri errepublika” solasaldira: “EH Donbass eta Vostokerantz-eko kideen eskutik Ukraina-Donbass gatazkaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dugu. Gaur egun, komunikabide hegemonikoek ezkutatzen saiatu arren, Europa ekialdian oraindik bizirik dagoen gatazkaren erroak zeintzuk diren eta egun bertan zer nolako egoera bizi den jakingo dugu”.

Tadamun

Sorterri guztietako usurbildarren elkargune eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko taldea da Tadamun. Internazionalismoaren arloan, herrian zegoen hutsunea betezeko asmoz sortu zen pasa den urrian. Tadamun arabieraz elkartasuna esan nahi du.

Bi lan ildo nagusi

  1. Beste herrietako bizimodu, errealitate, hamaika borroka herrira ekarri nahi dituzte. Talde, bolondres, brigadista eta abarren lekukotzak, hitzaldi, mahai-inguru ezberdinen bidez.
  2. Usurbil inklusiboago baten lanketan kanpoko gatazka eta dauden bizitzeko modu ezberdinetaz elikatuz, kanpotik datorren jendearekin enpatizatzea. Tadamun elkargune bat izatea nahi dute. Asistentzia juridikoa eta babesa ematen duten beste elkarte batzuekin harremanetan daude: “Gure ilusioa, etorkizunean, kanpotik etorri den jendearekin harreman bat egin eta Tadamun denon elkargunea izatea litzateke”. 

Informazio gehiago: twitter.com/tadamun_herriak

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.