Usurbilgo Hurbilago Elkarteak antolatuta asteburu honetan jolas-parke erraldoia herriko erdigunean

Jolas parkea HurbilagoArg.: Xingola

Usurbilgo Hurbilago Elkarteak (Usurbilgo ostalari eta merkatarien elkartea) antolatuta, abenduaren 29an eta 30ean (larunbata eta igandea) jolas-parke erraldoia egongo da herrian. Ekimen honekin, kale giroa suspertu eta jendea herrian bertan, bertako komertzioetan kontsumitzera bultzatu nahi du Hurbilago Elkarteak: “Kale giroa suspertu, kale giroa biziagotu, eta bide batez, orain hasi eta abendu amaierara arte, jendea herriko denda txikietan erosketak egitera animatu”. 

Zer egongo da parke erraldoi honetan?

Airera jaurtiko duen lantzadera, jauzika aritzeko eremua, zine mugikorra, rokodromoa eta tirolina, bizikleta gainean jira eta buelta aritzeko “lupine bike”, herri kirolen puzgarria, bat formulako kabinak, dantza pista, jumping jolasa edota xbox bideo jolasak.

Non egongo dira?

  • Herriko frontoian.
  • Dema plazan.
  • Askatasuna plazan.
  • Mikel Laboa plazan.

Sarrera nola eskuratu daiteke?

Parkeaz gozatzeko egun bakoitzeko sarrera 15 eurotan eskuratu daike baina doan ere. 20 eurotik gorako erosketak egin dituztenek puntu bat jasoko dute. 10 puntu biltzean, Hurbilagoko kide den saltokiren batera joan, eta puntuen truke jolas parke handiaz egun batez doan gozatzeko eskumuturrekoa emango zaio.

Ordutegia

  • Abenduak 29, larunbata: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00.
  • Abenduak 30, igandea: 11:00-15:00 eta 15:30-18:00.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.