Urtarrilaren 12an euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak Bilbon eta Baionan

Urtarrilak 12Urtarrilaren 12an (larunbata), Sare herri mugimenduak antolatuta, euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioak egingo dira Bilbon eta Baionan, “Orain presoak” lemapean. Manifestazio honekin ere Sarek adierazi du larriki gaixo diren presoen kaleratzea aldarrikatzen jarraituko duela. Manifestazioa 17:00etan hasiko dira, Bilbokoa La Casillatik eta Baionakoa Laugatik. Usurbildik autobusa antolatu da, 15:00etan Oiardo Kiroldetigitik abiatuko da. Aurrez izena emateko tokiak ohiko lekuetan.

Sare

“Sare Herritarraren iritziz, espainiar Gobernuak 3/2017 instrukzioa indargabetu izana, pauso positiboa da. Instrukzio horrek, larriki gaixo diren presoen kaleratzea oztopatzen zuen, eta “berehalakoan hil” behar zirenean soilik ahalbidetzen zuen kaleratzea. Sarek, adierazi moduan, indargabetzea positiboki baloratzen duen arren, susmoa du “Zaplana kasuak” bultzatuta datorrela.

Hala izan bada ere, Sarek ongi etorria eman nahi dio larriki gaixo diren presoen egoera konpontzeko emandako pauso orori. 21 dira egun espetxean diren eta larriki gaixo diren euskal presoak. Sarek, espero du, urte luzez gaixo dauden presoen egoera konpontzeko tresna izango dela indargabetze hau, eta ez soilik Zaplanaren kasuari aterabide emateko.

Bide honetan, gogora ekarri nahi dugu, urtero Espainiako kartzeletan 100 preso inguru hiltzen direla, eta datu beltz hauekin amaitu beharra dagoela.

Gobernu honek, urrunketa politikarekin egin ez bezala, oraingoan, pauso hau, idatzietatik harago joango dela espero dugu eta praktikan aldaketak ekarriko dituela. Gaur egun, aurreko gobernuak ezartzen zituen baldintza berdinekin mantentzen baitu espetxe politika gobernu honek ere.

Instrukzio berri honen mamia aintzat hartu behar dela uste dugu, baina norabide orokorra balioan jarri nahi dugu. Baina, argi adierazi nahi dugu ere instrukzioek ezin dutela bizitzeko eskubidea arautu eta urratu, orain artean gertatzen ari den moduan. Presoen osasunaren eta honen trataeraren gaineko erabakiak osasun arloko adituei dagozkiela uste dugu.

Dena den, lehen berehalako balorazio honetan, SAREk, tentuz, bere garrantzia azpimarratu nahi du, eta inongo desberdintasunik gabe, preso guztientzat honen berehalako aplikazioa eskatzen du.

Gure lanarekin aurrera jarraituko dugu eta bide batez gizarte osoari gurekin batera jarraitzeko deia luzatzen diogu. Urtarrilaren 12an, Bilbo eta Baionako kaleetan, larriki gaixo diren presoen kaleratzea aldarrikatzen jarraituko dugu”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.