Gaur Gipuzkoako familiek “Hitzartu” plana foru agintariei emateko ekitaldia egingo dute Donostian

GuraSOSek abenduaren 29an Hernaniko Oronan jendaurrean 2019-30 urte arterako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Alternatiboak aurkeztu zuen. Ostiral honetarako (urtarrilak 4) berriz, ekimen berezi bat antolatu du GuraSosek: 11:45ean Donostiako Bulebarrean.

Gipuzkoako herritar, eragile nahiz adituek azken urtebetean landu eta aurkeztu duten etorkizuneko hiri hondakinen kudeaketa plan alternatiboa, ostiralean foru agintariei emango zaie eta horretarako ekitaldia egingo dute. GuraSosek jakinarazi du Ahaldun Nagusia, Foru Aldundiko diputatu, presidentea eta Batzar Nagusietako alderdi politikoei ekitaldira bertaratzeko gonbita egin zaiela.

Arg.: GuraSos

Ekimen honetan  umeak izango dira protagonistak: “Gurasoekin batera, beraiek ere sinatutako itxaropen mezu bat helaraziko dute, abenduak 29an Oronan aurkeztu zen herritarrek bultzatutako hondakin plana entregatzearekin batera. Gipuzkoako familia batzuk, urtarrilaren 4an gure ordezkariei plan hau sinbolikoki entregatu eta praktikotasunera eraman dezaten azalduko diegu. Animatu, etorri eta parte hartu!”.

HITZARTU PLANAREN EKITALDIA 

  • 11:45 Familien desfilea dantzariek lagunduta Donostiako Bulebarretik, Elkano kaletik Foru Aldundiaren egoitza kokatua dagoen Gipuzkoa plazara. Adi: helduak beltzez jantzita joateko deia, eta haurrak baserritarrez eta izar gorridun lepokoarekin. Lepokoa egiteko urratsen berri, hemen: http://papelisimo.es/2016/11/estrellas-cartulina-papel-grueso/ 
  • 12:00 Gipuzkoarrek 2018an zehar Hitzartu prozesuaren baitan landutako Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Alternatiboa foru agintariei eskura emateko ekitaldia Gipuzkoa plazan, Foru Aldundiaren egoitza atarian.

“Gordailu inertizatuak”

“Erraustegia alboratu eta ohiko isurketen bidea ordezkatuko duen GuraSOSen Hitzartu planak proposatzen duen alternatiba. Hondakinak inertizatu eta “DK II” motako gordailuetan biltzean oinarritzen da: Aurrez bioegonkortutako udal hondakinak, gordailu inertizatu bidez kudeatzea, zigilatutako eta isolatutako gelaxketan. Instalakuntza honek, gaur egun martxan diren instalazioak erabil ditzake eta beraz, ez da beharrezkoa lurzoru berriak okupatzea. Dagoeneko garatua den teknika bat da, gure ingurunean ere praktikatzen dena. Gugandik gertu, Bizkaian. Herrialde horretako Foru Aldundiak Artigas instalazioetan halako gelaxkak jarri berri ditu.

Ez diduzte lixiabiaturik sortzen, ezta usain eta metanorik ere. Ez dute ingurumena kutsatuko, ezta gu guztion osasuna kaltetuko ere. Ez dira biodegradagarriak, beste gai batzuengan ez dute eragin negatiborik. Ez dira disolbagarriak, ez erregai, ezta fisikoki edo kimikorik erreakzionatzeko gaitasuna. Kimikoki edo biologikoki eraldatzeko gaitasun eza dute.

Tratamendu Mekaniko-Biologikorako (TMB) planta batekin bateragarria litzateke alternatiba hau eta Zubietako lantegian instalatua izan daiteke, gaur egun aurreikusia dagoena funtzio berrira bideratuz”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.