Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak gidaritza talde berria osatu du

Andatza-logo-2012-11-tx

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak gidaritza talde berria osatu du eta dagoeneko lanean hasi da. Batetik 2019ko federatu txartela egiteko eman beharreko pausoak azaldu dituzte eta bestetik, otsailean bi mendi irteera egiteko lanketan dabiltzala jakinarazi dute.

2019ko federatu txartela

“Aurreko astean helarazitako mezuan adierazten zen 2019ko federatu txartela egiteko beste mendi elkarte batekin jarri baharko duzula harremanetan, Andatza Mendi Elkartea bideratzeko erreleborik agertu ez zelako. Albiste onarekin gatoz oraingoan, zeren eta taldetxo bat aurkeztu da, Andatza Mendi Elkartetik 2019ko federatu txartelak egiteko. Taldetxoa lanean berehala jarriko da, txartelak izapidetzearen nondik norakoak jaso eta Andatza Mendi Elkarteko2019ko bazkidetzak martxan jartzeko”. 

  • 65 urtetik gorakoak: 1954/12/31 baino lehen jaiotakoak (estatu maila bakarrik).
  • Helduak: 2001/12/31 baino lehen jaiotakoak.
  • Gazteak: 2002/01/01-2005/12/31 bitarteak jaiotakoak.
  • Haurrak: 2006/01/01 ondoren jaiotakoak.
  • Bilatzaile Nagusia: helbide berdinean beste heldu baten asegurua dagoenean. Honen N.A.N.a jarri beharra dago.
  • Mundua hartu ezkero Pirinioak hartu beharra dago.
  • Snow-a hartu ezkero Eskia hartu beharra dago.
  • Iraupen eskia pistan praktikatu nahi duenak eski alpinoko aukera hartu behar du.
  • Txartela galdu, lapurtu edo puskatzeagatik berria egitea 3,5€ ordaindu beharko da.
  • Luzapenak 1,08€.
  • Pirinioak gehigarrian sartzen dira: Pirinio Frantsesa, Andorra, Portugal eta Alas.

Bazkidek2019.xlsm

Eskertza oharra

“Andatza Mendi Elkarteko Bazkide guztien izenean eta mendizaletasunaren izenean eskerrak ematen diegu aurkeztutakoei bere borondatea agertzeagatik”.

Otsailean bi mendi irteera

Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak bere webgunean jakinarazi du otsailean bi mendi irteera egitea aurreikusten duela: “Laister izango duzue honen berri”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.