Euskal preso politiko baten bi senideek izandako istripua salatzeko elkarretaratzeak lau hiriburuetan

etxeratEtxerat Elkarteak jakinarazi du joan zen asteartean, urtarrilaren 1ean, Arleseko espetxean, etxetik 665 kilometrotara, dagoen Garikoitz Aspiazu Rubina euskal preso politikoaren neskalaguna eta 23 hilabeteko semeak ezbeharra sufritu zutela Arlesen bertan, bisita egin ostean.

Etxerat: “Auto batek senideen autoa kolpatu zuen bihurgune batean. Beste kotxeko gidaria jendarmeei deitzera ukatu zen eta gertaera-agiria eman gabe alde egin zuen. Bikotea eta semea ondo suertatu ziren, kalte larririk gabe eta Euskal Herrirako bidaia jarraitzea lortu zuten. Etxeratek egungo espetxe politikaren iraunkortasuna salatu nahi du, euskal preso politikoen senide eta lagunek euren biziak arriskuan jartzera behartzen baititu haien senide presoa ikusi ahal izateko, senideen adina eta egoera edozein delarik. 2018a 15 senide kalteturekin amaitu genuen, 7 istripu gertatu baitziren, gainera haietako batzuetan ez zen pairatzen zuten lehen istripua izan bidaia luze hauek egiterakoan. Elkarteak gogorarazi nahi du, berriki, Estatu frantsesak hautetsien Delegazioarekin eta Ipar Euskal Herriko eragileekin zituen elkarrizketak geldiarazi dituela eta gerturatze fasea amaitutzat eman duela. Urruntze honen ondorioak dira gaur salatzen direnak, baina badakigu okerragoak izan daitezkeela eta, beste behin ere, Etxeratek galdegiten du nori egiten dion mesede dispertsioak eragiten duen oinazeak”.

Elkarretaratzeak

Ezbeharra salatzeko Etxerat Elkarteak Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitu ditu:

  • IRUÑEA, urtarrilak 7, astelehena, 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
  • GASTEIZ, urtarrilak 8, asteartea, 19:30etan Ama Zuria Enparantzan.
  • BILBO, urtarrilak 8, asteartea, 19:30etan Arriaga Plazan.
  • DONOSTIA, urtarrilak 9, asteazkena, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.