Urtarrilaren 27an Irisasi BTT ‘Hotzak Akabatzen’ mendi bizikleta proba burutuko da Usurbilen

irirsasi btt 2019

Urtarrilaren 27an (igandea) Irisasi BTT Hotzak Akabatzen mendi bizikleta proba burutuko da Usurbilen eta dagoeneko izen emateko epea zabalik dago kirolprobak.com atarian. Antolatzaileen esanetan astelehen honetarako 297 lagunek izena eman dutela jakinarazi dute (Usurbil, Donostialdea, Tolosaldea, Buruntzaldea, Oarsoaldea, Urola-Kostako; Bizkaia eta Nafarroa aldetik ere izen eman dute).

Izena emateko azken eguna: urtarrilak 25

Proba honetan izena emateko epea urtarrilaren 25era (ostirala) arte egongo da irekita. Izena ematerakoan ordainketa egin behar da eta lehenbizi apuntatzen diren 500 partaideei antolakuntzak txaleko bat oparituko die:

  • Federatu gabeek 18 euro.
  • Federatuek 20 euro.

Urtarrilaren 27an, proba egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 08:45ak baino lehen, 25 euro federatu gabeek eta federatuek.

Nori zuzendua dago Irisasi BTT Hotzak Akabatzen?

1940ko urtarrilak 31tik 2003ko urtarrilak 26 artean jaio direnei dago zuzendua proba, nahiz 13-16 urte arteko txirrindulariek ere parte hartzeko aukera duten: “Beti ere, baldin eta une oro heldu baten ardurapean badaude. Kasu hauetan, izen ematea irisasibtt@gmail.com helbidearen bidez beteko da”.

Hiru ibilbide

Irisasi BTT Hotzak Akabatzen mendi bizikleta probak hiru ibilbide izango dira aukeran:

  • Erraza (25 kilometro).
  • Ertaina (31 km).
  • Gogorra (40 km artekoa).

Antolakuntzaren oharra

“Gipuzkoako Diputazioak basoen eta naturaren kontserbazioa lortzeko kudeatzen dituen bideak eta ingurune babestuak erabiltzen ditugu IRISASI BTT trabesia antolatzeko. Beraz, errespetatu beti antolakuntzak ezarritako eta balizatutako ibilbidea, bertatik atera gabe”. 

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.