Martxoaren 2an Usurbilen ospatuko den inauterietako gaia aukeratu da: Jolasak

Jolasak.jpg

2019ko inauteriak martxoaren 2an (larunbata) ospatuko dira Usurbilen. Azken urteetan bezala Usurbilgo Noaua! Kultur Elkartea antolaketa lanetan dihardu Udalaren  laguntzarekin. Mozorrotzeko gaia librea da baina batzuetan zaila izaten da zertaz jantzi eta azken urteetan laguntza moduan gai bat jartzen da. Urtero bezala herriko tabernetan eta gune esanguratsuetan zerrendak jarri dira nahi duenak gaia proposatzeko. Dagoeneko gaia aukeratua dago: JOLASAK.

Antolatzaileen esanetan Usurbilgo kaleak jolaserako berreskuratu nahi dituzte: “Zuen laguntza ezinbestekoa izango da. Izan litezke mahai-jokoak, jolas kooperatiboak, herri kirolak edo kirol jolasak, atzoko jolasak nahiz puri-purian direnak, tamaina, formatu guztietakoak… Garai batean bezala, kalera atera eta jolastu! Jolasak, hortxe datorren Inauteri Festarako mozorrotzeko proposatzen dizuegun gaia. Tabernetan jarri ditugun zerrendetan nahiz emailez jasotako ekarpenen artean hautatu dugu. Milesker beste behin proposamenak idatzi dituzuen guztioi! Eta orain, mozorro festa prestatzera!”.

Egitaraua

Datozen hilabeteetan zehazten joango dira Inauteri Festaren egitaraua. Antolatzaileek jakinarazi dute egitarauaren inguruan ere proposamenik bidali daitezkeela. Horretarako elkartea@noaua.eus helbidera idatzi edo 943 360 321 telefono zenbakira deitu daiteke.

Azken urteetako gaiak

Azken urteetan  Inauteri Festetarako hautatu diren gaien zerrenda duzue jarraian:

  • 2002: Extralurtarrak
  • 2003: Munduko kulturak
  • 2004: Hollywood
  • 2005: Usurbil, Oesteko herri
  • 2006: Marrazki bizidunak
  • 2007: Brasil
  • 2008: Xomorroak
  • 2009: Olinpiar Jokoak
  • 2010: Zirkoa
  • 2011: Itsasoa
  • 2012: Mitologia
  • 2013: Musika
  • 2014: Erdi Aroa
  • 2015: Ipuinak
  • 2016: Lanbideak
  • 2017: Ingurumena
  • 2018: Ospetsuak
  • 2019: Jolasak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.