Urtarrilaren 13an “Leo da vinci, mona lisa misioa” euskarazko zinea Sutegiko auditorioan

leo da vinci
a
Usurbilgo Udalak eta Ziortza Gazte Elkarteak antolatuta, igande honetan (urtarrilak 13) 6 urte gorako haurrentzat “Leo da vinci, mona lisa misioa” euskarazko zinea eskainiko da Sutegiko auditorioan arratsaldeko 17:00etan. Sarrerak egunean bertan eskuratu daitezke, 3€ren truke.

Leo da vinci, mona lisa misioa

“Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da. Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konponduko liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo dio. Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango”.
a

a

Fitxa teknikoa

  • Zuzendaria: Sergio Manfio.
  • Nazionalitatea: Italia
  • Iraupena: 85 min.
  • Fitxa artistikoa: marrazki bizidunak.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.