Troian jarrita zegoen “Puntu beltzik ez” pankarta desagertu egin da

troia xingolaArg.: Xingola

Usurbilgo Troiako gunean,  N-634 errepidea zeharkatzeko pasabidea herriko arriskutsuetako bat da. Herritar ugarik (oinezko zein bizikleta erabiltzaileak) zeharkatzen du egunero errepidea, Txikierdi, Lasarte-Oria edota Zubieta aldera joan edota handik bueltan Usurbila etortzeko. Errepidearen arriskuaz gaiz, beste oztopo bat ere bada gune honetan, trenbidea igaro behar baita. Herriko puntu beltzen arriskuak salatzeko “Puntu Beltzik Ez!” herri plataforma martxan dago iaztik. Troiako gune honetan esaterako pankarta bat jarrita zegoen abenduan eta urte berria hastearekin batera desagertu egin zen.

Troiako pankarta desagertu da

Herritar batek bi egun jarraian argazkiak atera zituen Troiako gune horretan. Bata goizean (urtarrilaren 2an) atera zuen eta bertan, abendutik jarria zegoen pankarta ikusi zitekeen. Pasabide arriskutsua salatu eta horren aurrean Foru Aldundia non dagoen galdetzen zuen: “Non dago diputazioa? Puntu beltzik ez! Soluzioa ya!”. Bestea, urtarrilaren 3an, arratsaldean, atera zuen, leku beretik eta ordurako pankarta desagertua zegoen. Horrela zioen herritarrak: “Kontxo! Puntu beltza konpontzeko baino ardura handiagoa du norbaitek pankarta kentzen”.

troia xingola1

puntu beltz gehiago

Troiakoarekin batera, Usurbilen badira puntu beltz gehiago, N-634 errepidean zehar: Atxegalden, Txokoalden eta Aginagan bereziki. Trenbide pasabideetan ere puntu beltz bat baino gehiago daude: Troian, Ingemar parean, Txokoalden, erriberan,..

“Puntu Beltzik Ez!” herri plataforma

Arrisku hauen errealitateak salatzeko, 2018ko martxoan herri jasangarri eta seguru baten alde lan egiteko “Puntu Beltzik Ez!” herri plataforma sortu zen. Orduz geroztik hainbat ekimen egin dituzte. Diputazioak bestalde, N-634 errepidean zenbait aldaketa egin ditu errepidearen hainbat gunetan autoentzako abiadura murriztuz eta Txara pareko lantegietako sarbidean bigarren errail bat eginez. Baina, oinezkoen zein bizikleta erabiltzaileentzat arazoak bere horretan jarraitzen du.

M17-puntubeltzikez12018ko martxoaren 17aren ‘Puntu bltzk ez, Usurbil seguru eta jasangarria orain’ agerraldi jendetsua egin zen frontoian.

a

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.