Datozen egunetarako Joxan Artzeren omenez hainbat ekimen antolatu dira

Joxan Artzeren heriotzaren (2018.01.12) lehen urtemuga dela eta, hainbat ekimen antolatu dira omenaldi gisa. Datozen egunetan Sutegin, Gipuzkoako Foru Aldundian eta Donostiako Dabadaba aretoan ekimen bereziak egingo dira.

Pasa den ostegunean Izar & Star egitasmoak Bilboko Kafe Antzokian omenaldia eskaini zion Artzeri. Urtarrilaren 26an Donostiako Dabadaba aretoan egingo du.

Urtarrilak 12tik 21era

  • Sutegiko erakusketa aretoan, Joxan Artzeren lanen bildumaren erakusketa.
  • Sutegi liburutegian, Artze irudiz nahiz hitzez omentzeko erregistro liburua herritar ororen eskura.

Urtarrilak 15, asteartea

  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, arratsaldez, omenaldia Joxan Artzeri.

Urtarrilak 26, larunbata

  • Donostiako Dabadaba aretoan, 19:00etan. Izar&Star: Joxan Artze. Txoria Txori! Bashoan + Amorante + Akauzazte + Ibon RG.
  • IZAR & STAR egitasmoa Euskal Herriak sorturiko maila altuko pop-rock-aren aberastasun eta dibertsitatea ikustaratzeko intentzioarekin sortu zen 2011 urtean. Ikusentzulearentzako opari moduan, ibilbide azpimarragarri bat duten talde sorta batek haien abestiekin batera beste nazio mailako proiekzioa duen talde esanguratsu, disko edo jenero baten bir-interpretazioa egiten du ikuspuntu propio bat erabiliz. Honakoan, ekitaldia urte haseran zendu zen Joxan Artze poeta, idazle eta txalaparta musikariari eginiko omenaldi bezala diseinatu da. Ez Dok Amairu taldearen fundatzaile izan zen hirurogehi hamarkada bukaerako euskal eszenako beste artista ezagun batzuekin batera: Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi edo Lourdes Iriondo. Honetaz gain, Mikel Laboaren hainbat abesti ezagunen letrak idatzi zituen eta Ikimilikiliklik bezalako dantza eta ikusentzunezkoen sortzaile izan zen.
  • Sarrera: 7€/10€
  • Informazio gehiago: dabadabass.com

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.