“Orain presoak” lemapean 85.000 lagun bildu ziren larunbatean Bilbo eta Baionako kaleetan

u12 sare bilbo

Antolatzaileen arabera, 85.000 lagun inguru bildu ziren larunbatean Bilbo eta Baionako manifestazioetan.  Orain Presoak lemapean, 76.000 lagun inguru batu ziren Bilbon eta 9.000 Baionan. 2016an ere bi mobilizazio izan ziren, eta edizio hartan 71.000 herritar inguru zenbatu zituzten: 63.000 inguru Bilbon eta 8.000 Baionan.


Bilbo

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Sare Herritarra, Dani Blanco, Noaua!, Xingola

Bilboko manifestazioa 17:00etan hastekoa zen, baina ordu erdi geroago abiatu zen, jendetzak gerarazita. Manifestazioaren buruan, Orain Presoak dinamikako logotipoa zeukan pankarta urdin bat eraman zuten kultura eta gizarteko hainbat eragilek. Ondoren, pankarta nagusia: Sareko bozeramaileek eta Orain Presoak dinamikan parte hartzen ari diren euskal gizarteko hainbat lagun ezagunek eraman zuten. Ondoren euskal presoen senideak eta lagunak joan ziren etengabeko txalo zaparraden artean.

Ibilbidearen erdialdera Zabalburu plaza igarotzean, aste bukaera guztietan espetxeetarako bidaiak egiten dituzten Mirentxin taldeko boluntarioen furgonetak ikusteko aukera izan zen. Haien gainean zeudenek suziriak piztu, eta pankarta bat zabaldu zuten, Ez zaituztegu bakarrik utziko leloarekin.


Baiona

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Artisans de la Paix

Baionako manifestazioa berriz, Ipar Euskal Herriko udal alkateen %65ak babestu zuen. 17:00etarako bete zen Errepublika plaza eta berehala abiatu ziren joaldunak San Izpirituko zubian barrena, bidea irekitzeko. Alde banatan zen jende andana, manifestazio burua noiz pasatuko. Mobilizazioa hasterako «Euskal presoak etxera», «presoak kalera», eta «amnistia osoa» oihuek hartua zuten Baiona. Pasatzen lehenak izan ziren kulturgileak. Atzetik joan ziren Parisekin elkarrizketan ari den delegazioaren ordezkariak, hautetsiak, presoen senideak eta gazte taldeak. Frantsesez idatzita zegoen elkarrizketetan ari den delegazioak zeraman pankarta: Bakea Euskal Herrian. Orain presoak.


Usurbildik hiru autobus eta kotxe ugari

u12usurbilArratsaldean Oiardo Kiroldegitik bi autobus atera ziren Bibora joateko (Arg.:@XingolaUsurbil)

Usurbildarrak ere ez zuten huts egin larunbatean. Goizean autobus bat atera zen Bilbora bidean eta arratsaldean beste bi, guztira hiru autobus. Baionara era joan ziren herritarrak, kotxez.

Igandeko prentsa

u12 prentsa


Saren balorazioa

sareArantza Aldezabal eta Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak, atzoko manifestazioari buruzko balorazioa egiten, gaur, Bilboko Udaletxearen parean. (Arg.: @sare_herritarra)

Sarek atzoko manifestazioari buruzko balorazioa egin du. Pozik agertu da Bilbon eta Baionan euskal presoen eskubideen aldeko mobilizazioek izan duten parte hartzearekin. 9.000 lagun inguru bildu ziren Baionan eta 75.000 baino gehiago Bilbon. Joseba Azkarraga Sareko bozeramailearen esanetan, mobilizazio jendetsuak argi utzi du gizartea ez dagoela prest bere izenean eskubideak urratzen jarraitzeko. Mezu hori helarazi nahi dio Sarek Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroari, aurrez aurre. Hala, plataformak bilera bat eskatuko diola jakinarazi du. Espainiako Gobernuak euskal presoei ezartzen dizkien salbuespen neurriekin amaitu dezala galdegin nahi dio. Azkarragak gaineratu du Madrilek oker egingo duela atzoko bi manifestazioetan mobilizatu ziren 85.000 herritar ingururen mezua aintzat hartzen ez badu.

Sareren iritziz, oso positiboa da euskal gizartea era bateratuan mobilizatu izana Ipar eta Hego Euskal Herrian. Arantza Aldezabal Sareko bozeramaileak nabarmendu du manifestazioetan gizartearen ordezkaritza zabal batek parte hartu duela. Bere esanetan, gizarteak eskaera argia egin zuen atzo: “Ez dezatela gehiago atzeratu sufrimendua besterik sortarazten ez duen espetxe politika injustu eta zentzugabe honen aldaketa. Euskal presoen auziari konpobidea emateko ordua da, giza eskubideetan oinarritutako elkarbizitza bat lortzeko. Ez da bide erraza izango. Korapilo asko ditugu askatzeko. Baina helburua lorgarria dela uste dugu, herri borondateak borondate politikoarekin bat egiten badu”.

Ipar Euskal Herriko ordezkaritzak Frantziako Gobernuarekin elkarrizketa abiatu duen modu berean, Sarek ere euskal presoen egoera aztertzeko bide bat hasi nahi du Madrilekin. Iparraldeko ordezkaritzaren esperientzia hartu nahi du oinarri horretarako. Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko ordezkaritzarekin bilduko dela iragarri du: “Ziur gaude topatuko ditugula lan molde berriak”.

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.