Urtarrilaren 28an zabalduko da Udarregi ikastolako 2019/20 ikasturtean aurrematrikula egiteko aukera

udarregi-logo

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra (biak barne), Udarregi ikastolan, 2019-2020 ikasturterako 3 eta 16 urte bitarteko ikasle berriak aurrematrikulatzeko epea zabalduko da.

aurrematrikulazioa

  • Matrikulatzeko epea: Urtarrilaren 28etik otsailaren 8ra (biak barne).
  • Matrikulatzeko ordutegia: Aldez aurretik Ikastolara deituz, ordua adosteko (943 361 216). 3 urtetik 16urtera.
  • Matrikula gauzatzeko ekarri beharreko agirien fotokopiak: Udaleko bizikidetza-ziurtagiria, haurraren NAN tamainako argazkia, familia-liburua, gurasoen NAN, Gizarte Asegurantzako txartela eta kontu korronte baten zenbakia (IBAN eta BIC kodeak).

Ate irekien eguna

  • Ate irekien eguna urtarrilaren 26an (larunbata) egingo da,  10:30ean ikastolako jangelan.

Udarregi ikastolaren eskaintza

  • Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza (0-16 urte bitarte)
  • Euskalduna. Euskal Herriko kultura eta herri ekintzetan murgildua dagoena
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa
  • KIVa ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullynga) aurkako programa indarrean
  • Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa DBHn
  • Orientazioa ikasle eta gurasoentzat
  • Heziketa Behar Bereziak dituztenentzat Laguntza Gela
  • Berritzailea: Teknologia berriak ardatz
  • Autobus zerbitzua: Lasarte, Zubieta, Santuenea, Aginaga
  • Jangela: Bertan sukaldatutako herriko produktuak
  • Goizeko Zaintza: 8:00etatik 9:00etara urte osoan. Iraila eta ekainean arratsaldeko zaintza ere: 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, antzerkia, bertsolaritza, xakea eta robotika.
  • Beka sistema propioa: kuoten % 100.

PROIEKTUAK

  • 0-6 MARKO PEDAGOGIKOA: Ikastolen Elkarteak azken urtetako lanketaren ondorioz eta gaur egungo errealitatea aztertuz sortu duen Marko Pedagogiko berritzailea da. Konfiantzaren Pedagogiarekin bat egiten du. Konpetentzietan oinarrituta dago.
  • KONFIANTZAREN PEDAGOGIA: Haurra, pertsonaren oinarriak behar bezala eraikitzeko, erdigunean jartzen du. Bere garapenari behar duen erantzuna ematen dio, behar afektiboetan, jakin-minetan, harremanetan, autonomiaren garapenean, erritmoetan,… Norbere gaitasunak, ezaugarriak, erritmoak eta garapena aintzat hartzen dira.
  • IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: Metodologia honek Ikasten Kooperatu eta Kooperatzen Ikastea du helburu. Ekintzan, lankidetzan eta talde lanean oinarritutako proiektua da.
  • HIZPRO: Euskararen sustapena eta erabilera bultzatzera bideratutako proiektua da. Euskararen eguna, hizkuntz errealitateko neurketak, gurasoen ikastaroak … bideratzen dira.
  • ELEANITZ: Euskaraz ardaztutako eleaniztasun proiektua. Hizkuntzen trataera integrala: ingelesa 4 urtetik aurrera, gaztelera LH 2. mailatik aurrera eta frantsesa DBHn aukerako gai gisa.
  • BLOK TAC: Konpetentzien lanketan oinarritutako proiektua da honakoa. Ikaslearen aurre- ezagutzak mobilizatuz, proiektu bat aurrera eramatea du helburu, testuinguru ezberdin batean.

  • EKI: Euskal Curriculumean, Konpetentzietan eta Integrazioaren Pedagogian oinarritutako proiektua. Irakaskuntzaren mundua hartzen ari den norabide berriari eusten dio. 0 -6 Marko Pedagogikoa eta Blok- Tac  gisara, konpetentzien garapenari zuzenki lotutako proiektua dugu.
  • KIVA: Eskola jazarpenari aurre egin eta prebenitzeko proiektu Finlandiarra.
  • AGENDA 21: Ingurumenarekin lotura zuzena duten gaien lanketa bideratzen duen proiektua da. Udalaren Tokiko agenda 21 egitasmoari lotuta dago, eta udalarekin harremanetan bideratzen da.
  • ELKARBIZITZA ETA HEZKIDETZA: Ikastolako komunitatean baitan sortzen diren gatazken kudeaketa bideratzeko. Ikastolako balioen lanketarako eta elkarrekin bizitzen ikasi konpetentziaren garapenerako proiektua.

ZERBITZUAK

  • Garraioa: Auzoetatik ikasleak ikastolara joan-etorria egiteko zerbitzu erosoa.
  • Jangela: Bertan sukaldatutako garaian garaiko janaria, herriko elikagaiak eta elikagai ekologikoak. Dieta orekatua eta osasuntsua.
  • Goizeko Zaintza: 08:00etatik 09:00etara. Iraila eta ekaineko arratsaldetan zaintza ere eskaintzen da 14:30etik 16:30era.
  • Eskolaz kanpoko jarduerak: Kirolak, dantza, xake, antzerkigintza, robotika, bertsolaritza,…

berezitasunak

  • 50 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun Kalitate Kudeaketa Aurreraturako Sistemarekin konprometituta.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.