Urtarrilaren 22an Andatzan egin berri diren ikerketa arkeologikoaren emaitzak aurkezteko hitzaldia

andatza1Andatzan, Txangosta inguruan egindako lanak (Arg.: @XingolaUsurbil)

Usurbilgo Udalak antolatuta, urtarrilaren 22an (asteartea), Andatzan egin berri diren ikerketa arkeologikoaren emaitzak aurkezteko hitzaldia eskainiko da Sutegin, 19:00etan. Hitzaldia Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Saileko ikertzaileak diren Manu Ceberio Rodriguezek eta Izaro Quevedo Semperenak eskainiko dute.

andatza2Andatzan, Txangosta inguruan egindako lanak (Arg.: @XingolaUsurbil)

X. prospekzio kanpaina

Bi ikertzaileak urteak daramatzate Andatza mendigunearen inguruko okupazioari buruzko azterketa eta interpretazio arkeologikoa egiten, eta aurten X. prospekzio kanpaina egin dute. Horregatik, Andatzan egindako lanak eta lortutako emaitzak azaldu nahi dizkiete usurbildarrei.

Manu Ceberio Rodríguez

manu ceberio2001ean Deustuko Unibertsitatean (Donostiako Campusa) Historian lizentziatua. 2013an Alcalako Unibertsitatean Museologia eta Museoak masterra lortu zuen. Egun, “Burdina-arotik erromatarren garairako trantsizioa egungo Euskal Herri atlantikoan” doktoretza-tesia egiten ari da.

1998an hasi zen Aranzadirekin lankidetzan eta, ordutik, hainbat arkeologia-lanetan eta historiaurreko zein historiako ondarearen zaintza -eta katalogazio- proiektutan parte hartu du, baita Gipuzkoako ondare arkeologikoaren zaintza -eta katalogazio- lanen koordinatu ere (2006-2009). 2003tik bi arlo nagusiekin lotutako proiektu arkeologikoak zuzentzen ditu.

Alde batetik erromatarren garaia eta burdin aroa, Santiagomendiko eta Irigaineko ikerketa arkeologikoak egiten eta Zarauzko Santa Maria la Real eta Santiagomendi aztarnategietako material zeramikoak aztertzen. Beste alde batetik megalitismoa, Biribillondoko aztarnategia, Arribiribilletako zutarria, Keixetako Egiya Hegoa eta Gizaburuako trikuharriak, Mariolako zista, Erroizpeko tumulu eta zistak eta harrespil multzoa ikertzen. Gainera, proiektu desberdinen zuzendaritzan parte hartzen du: San Adrian kobazuloan Alfredo Morazarekin batera eta Igoin-Akola eta Txoritokietako Estazio Megalitikoetan Jesus Tapiarekin batera, Berrozpin IV eta V trikuharriak industen.

Bestalde, ondare historiko-artistikoaren hedapena lantzen du, hitzaldiak ematen, eta Aranzadiko web-orrian dagoen Gipuzkoako megalitoen bilatzailea bultzatu du.

Izaro Quevedo Semperena

izaro quevedoAranzadiko historiaurreko arkeologia sailarekin elkarlanean dihardu Izaro Quevedo arkeologo gaztea. Izarok San Adriango zeramikak ikertzen ditu bere master tesiaren baitan, Miriam Cubas eta Alvaro Arrizabalaga Aranzadiko arkeologien zuzendaritzapean. Duela 4 urte San Adrianeko aztarnategian boluntario gisa hasi zen. Orain, ikerketa honetan, zeramikak nondik datozen, haien lehengaiak zein diren eta barruan zein jaki gordetzen zituzten jakin nahi du.

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.