Igandean “Aginaga. Herri Txiki, Infernu Handi” saioa ikusteko aukera ETB1ean

herritxikiaginaga1Abenduaren 14an Aginagako Elizan egindako saioa (Arg.: @Agiatik1)

Euskal Telebistako lehen katean ikusten den “Herri Txiki, Infernu Handi” saioa azaroa amaieran Aginagan izan zen grabatzen. Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak, saioko lan taldearekin batera, Aginagako hainbat herritarren hitzak jaso eta irudiak grabatu zituzten. Egindako grabazioak  bideo batean bildu eta abenduaren 14an Aginagako Elizan ikusteko aukera izan zuten herritarrek.  Igande honetan berriz (urtarrilak 20), azaroan eta abenduan egindako grabazioak ikusteko aukera izango ditugu ETB1ean, 22:00etan.

Herri txiki Aginaga2Mikel Pagadi Aginagako bizilagun batekin solasean. (Arg.: @Agiatik1)

Herri txiki, infernu handi: “Aginaga ezagutuko dute Pagadik eta Zuhaitzek igande honetan. ‘Herri Txiki Infernu Handi’ saioa Oria ibaiaren ertzeko herrixka honetan izango da, bertako txokoak eta pertsonak ezagutuz”.

herritxikiaginaga2Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga aurkezleak

Aginaga eta bertako bizilagunak protagonistak

Igandeko saioan herritar asko ikusiko ditugu, denak ezagunak. Agiñatarrak hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, eta ziur egon umorea ez dela faltako!

This slideshow requires JavaScript.

Egin klik beheko irudian igandeko saioaren aurrerapen bideoa ikusteko:

aginaga7

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.