Otsailaren 2an Jon Uriberen omenezko “KalexarROCK Jontxurekin!” ekimena

kalezarrock

Kalezarko Jai Batzordeak otsailaren 2rako (larunbata) Jon Uribe “Jontxu” gaztea omentzeko egun berezia antolatu du. Jon Uribe duela 5 urte zendu zen eta urte batzuk pasa diren arren, oraindik herritarrek, kalezartarrek bereziki,  Jon oroimenean dute. Otsailaren 2an ekintza ugari egongo dira: harrijasotzaileak, aizkolariak, bertso-bazkaria eta kontzertuak.

KalexarROCK Jontxurekin!

o2

  • 12:30ean Inaxio Perurena harrijasotzailea eta, Axier Pellejero eta Jokin Alkizalete aizkolarien emanaldia.
  • 14:00etan bertso-bazkaria Saizar sagardotegian. Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi eta Eli Pagola.
  • 19:00etan kontzertuak: Rukula, Desegin, Izeberg, Mendeku Itxua, Eskean kristo, Hotzikara eta Odolaren mintzoa.

Oharrak

  • Bazkariko txartelak Bordatxo eta Aitzaga tabernetan eskuratu daitezke: 35€
  • Afalorduan ogitartekoak egongo dira.
  • Lekua: Haraneko aparkalekua.

Kalezarko Jai Batzordea

“Kaixo lagunok! Jon Uribe (Jontxu) laguna joan zela 5 urte pasa diren honetan, omenezko jaieguna antolatu dugu kalexartarrok! Ostiral honetatik aurrera (urtarrilak 18), Bordatxo eta Aitzaga tabernetan eskuragarri izango dituzue bazkarirako txartelak. Kontzertuen berri aurrerago jakinaraziko dizuegu! Animatu, ziur egun ederra pasako dugula”. 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.