Gipuzkoako Foru Aldundiak ‘Joxean Artze’ ikerketa-beka sortuko du

artze4

Gipuzkoako Foru Aldundiak, EHUko Mikel Laboa Katedrarekin lankidetzan, ikerketa-beka bat sortuko du, Joxean Artze izenekoa. Kontratu bat formalizatuko da doktorego tesi bat egiteko euskal poesia eta literaturari buruz: XX. mendeko euskal poetak eta idazleak.  Hautatutako pertsonak doktoratu aurreko kontratu bat lortuko du, urtebeterako, ondoz ondoko beste hiru urtean berritu ahal izango dena, doktorego tesia EHUko sail edo institutu batean egin dezan. Foru Aldundiak, aurten, 22.000 euro ditu helburu horretarako, eta beste horrenbeste, datozen hiru urteetarako.

Proposamenak ebaluatzeko orduan, alderdi hauek balioetsiko dira:

  • Proiektuaren eta metodologiaren helburua eta interesa.
  • Ikasketa-espedientea.
  • Azterketak berekin eramatea Foru Aldundiaren ondarea erabil eta aintzat har dadila.
  • Euskaraz egin dadila.

Artzeren liburu zein artxibo pertsonalak

artze2Arg.: Gipuzkoako Foru Aldundia

Joxan Artzeren sendiak bere liburutegiaren funtsak, liburu zein artxibo pertsonalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi ditu. Koldo Mitxelena Kulturuneak Gipuzkoako sortzaileen ondarea izateko interesa du, haien obra, babestu, hedatu eta sakon aztertzeko. Artzeren liburutegi eta artxibo pertsonalarekin ere gauza bera egiteko konpromisoa hartu du. Foru Aldundiaren zeregina izango da aurrerantzean, usurbildar sortzailearen obra babestu eta hedatzea.

Koldo Mitxelenak Kulturuneak lehendik zuen Artzeren lanen bilduma aberastera dator orain dohaintza hau. Dokumentazioak berez duen balioaz gain, Koldo Mitxelena Liburutegian gordeta dauden euskal kulturaren inguruko beste funts batzuen osagarri delako ere interes berezia duela nabarmendu dute. Horren adibide da duela gutxi katalogatu eta liburutegiko katalogoaren bidez eskuragarri jarri duten Ez Dok Amairu mugimenduko beste kideetako baten Xabier Leteren bildumaren osagarria izango baita. Bertan ere dute Artzeri lotuta, Ez Dok Amairu mugimendua ezagutzera eman zuen Herri Irratiaren ondarea, baita literatura esperimentala argitaratzen zuten Donostiako aldizkarien bilduma ere.

Gipuzkoako Foru Aldundian omenaldia

artze3Arg.: Noaua!

Urtarrilaren 15ean, Gipuzkoako Foru Aldundian, Joxan Artze omendu zuten. Artzeren familiak haren artxiboa dohaintzan eman dio Foru Aldundiari, eta esker ona adierazteko baliatu zuten astearteko ekitaldia.

Ekitaldi honetan Andoni Salamero poetak Artzeren azken liburuetako dozena bat olerki errezitatu zituen, Mixel Ducau eta Caroline Philips musikariekin laguntzarekin. Artze bera Txoria txori errezitatzen ageri zeneko irudiekin osatutako ikus-entzunezko batekin gogoratu zuten. Bertan parte hartu zuten Markel Olano diputatu nagusiak, Denis Itxaso Kultura diputatuak, Pio Perez Mikel Laboa Katedrako arduradunak eta Artzeren sorkuntza lanaz tesia egin zuen Belen Oronozek poetak euskal kulturari eginiko ekarpena goraipatu zuten.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Artzeren obra zaindu eta zabalduko du: “Haren artxibo pertsonalari esker, hurbiletik ezagutu ditzakegu haren jarduera intelektual bizia ez ezik, haren lan metodo berezia ere”.

a

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.