Belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sustatzea helburu duen ‘Txirikorda’ proiektua martxan da

txirikorda1Pasa den ostiralean, Xabier Arregi Usurbilgo alkateak eta Ainhoa Retegi Hiritik AT kooperatibako kideak Txirikorda proiektua aurkeztu zuten Potxoenean egindako agerraldian. Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa sustatzea helburu duen proiektua da. Ugartondoko garapen urbanistikoan, udal ekipamendu bat eskuratuko du Udalak, eta ekipamendu hori zertarako erabili erabakitzeko, behar sozialen azterketa egin du Usurbilgo Udalak, eta ikusi du badirela bi behar elkarren osagarri izan daitezkeenak: gazteei emantzipatzeko aukera erraztea eta adinekoentzako bizitoki egokiaren premia.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA Herriko gazte eta adineko batzuk prentsaurrekoan izan ziren. Arg.: Noaua!

Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea

“Zoritxarrez, gazte askorentzat oso zaila da gurasoen etxetik aldentzea. Gaur egun, etxebizitzen prezioak eta baldintzak batetik eta lan prekarietatea bestetik, asko eta asko dira gurasoen aterpetik atera ezinda daudenak, edo ikasketa-garaiak amaituta, gurasoen etxera itzuli behar izaten dutenak, bestelako aukerarik gabe. Eta, noski, emantzipatu gabe, nekeza da bizi-proiektu propioa garatzea. Bizitza burujabe bat izatea.

Adinekoen artean berriz, nabarmen ikusi dugu badagoela bizitoki egokiaren premia. Ez dira gutxi beren gaur egungo etxean bakarrik sentitzen direnak, etxera eroso iristeko edo etxean eroso mugitzeko arazoak dituztenak, etxea handi geratzen zaienak, etxean gustura ez eta beste inora joateko aukerarik ez dutenak. Ez dira gutxi gaur egun, eta ez dira gutxiago izango etorkizunean. Usurbilen, gaur egun, 65 urtetik gorako herritarrak %19 inguru dira. Menpekotasun arazorik ez duten adinekoentzat zuzenduta dago.

Esperientzia pilotu bat da. Bide bat jorratzen hastera goaz, eta, horrenbestez, bide horren lehen urratsa da orain egitera goazena. Aukera bat izan daiteke etorkizunari begira, proiektu honek herritarren artean arrakasta eta onartze maila handia lortzen badu. Etorkizunera begirako formula berri bat izan daiteke”.

a

Bi beharrei erantzun bateratua

Udalak ondorioztatu du ekipamendu publikoak emantzipatu nahi duten gazteei eta konpainian beren neurriko apartamentua nahi duten adinekori, biei, erantzun diezaiekeela. Bi behar horiei erantzun bateratua eman nahi diete: “Bi kolektibo horiek bateratzeak badu indar gehigarri bat. Gazteen eta adinekoen bizikidetza aberasgarria da bi kolektiboentzat. Nire eskuek adierazten duten bezala, txirikordatu egiten dira, eta horrela, indartu. Hortik dator, beraz, proiektuari eman zaion izena Txirikorda, belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioa”.

Txirikorda egitasmoaren ezaugarriak

txirikorda logoa

  • Gazteen emantzipazioa errazten du, proiektu kolektibo eta komunitario baten baitan.
  • Zahartzaroaren dohainak geure egin eta zahartzaroari modu kolektiboagoan aurre egiteko aukera ematen du.
  • Elkarren arteko zaintza sustatzen du, emakumeon ardura esklusiboa izateari utzita.
  • Izaera komunitarioa lantzen du, bai eraikinaren espazioan, bai belaunaldien arteko nahasketan. Espazio pribatuak eta espazio komunak izango ditu eraikinak, izan ere, antolaketa arkitektonikoaz harago, horrek komunitatea, kolektibitatea, josten lagunduko du. Gazteek zaharrei konpainia, babesa, segurtasuna emango diete gazteek, eta, era berean, zaharrek gazteei euren eskarmentua, esperientzia, ezagutza, patxada helaraziko diete. Elkar-aberastuko dute.
  • Parte-hartzea da oinarria, bai proiektuaren diseinuan bai proiektuaren garapenean.
  • Gazteak eta zaharrak subjektu aktibo bihurtzen ditugu: erabakimena euren esku uzten dugu.
  • Bizi-proiektu burujabeak garatzeko aukera ematen du, gazteen eta zaharren autonomia landuz.
  • Azken batean, gazteen eta zaharren ahalduntzea lantzen du. Txirikorda, beraz, ahalduntzeko eremua izango da.

Prozesua

OLYMPUS DIGITAL CAMERAAinhoa Retegi, Hiritik At-eko kidea eta Xabier Arregi, Usurbilgo alkatea. Arg.: Noaua!

Xabier Arregi alkatearen esaneran parte-hartzea da oinarria, eta orain proiektuari edukiak emateko txanda da, proiektua definitzeko aldia. Eta horren ardura, nagusiki, Txirikordaren erabiltzaile potentzialek izango dute, gazteek eta adinekoek: “Elkarlanean jarriko ditugu proiektuaren definizioan. Bizikide izango diren artean egingo dute bidea. Bidea era kolektiboan egin nahi dugu. Era kolektiboan eraiki, era kolektiboan bizitzeko”.

Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du prozesua

Hiritik At kooperatibak dinamizatuko du prozesua. Orain arte, han eta hemen aritu dira proiektua aurkezten, hainbat gazte eta jubilatu elkarrizketatzen, eta proiektuak oso harrera ona izan duela adierazi dute.

bost lan-saio

OLYMPUS DIGITAL CAMERAArg.: Noaua!

Datozen asteetan bost lan-saio egingo dira, eta lan-saio bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko da. Lan-saio guztiak Potxoenean egingo dira, larunbat goizetan, 10:30ean, gazteen parte-hartzea errazteko.

  • Urtarrilak 26, larunbata: 1. saioa – etxebizitzaren izaera orokorra.
  • Ostsailak 2, larunbata: 2. saioa – biztanleak eta sarrera baldintzak.
  • Otsailak 16, larunbata: 3. saioa – espazioen diseinua.
  • Martxoak 23, larunbata: 4. saioa – bizikidetza.
  • Apirilak 6, larunbata: 5. saioa – funtzionamendua.

Udalak dagoeneko Esperientzi Eskolakoekin eta herriko gazteekin bildu da proeiktuaren berri emateko.

Proiektu berritzailea

Gazteak eta adinekoak elkartzen dituen mota honetako proiekturik ez dago Euskal Herrian, eta, zentzu horretan, udaletik adierazi dute oso berritzailea dela egitasmoa: “Europa iparraldeko herrialdeetan filosofia honekin ari dira lanean, baina, gure inguruan, artean, ez dago mota honetako etxebizitzarik”.

Ugarteko urbanizazioa

Udalak jakinarazi du Ugarteko urbanizazioa laster hasiko direla eraikitzen. Etxebizitza komunitario hau Ugarte baserriaren aldamenean eraikiko da. Aurreikusten da lanak 2021erako amaituta izatea, eta 2021ean bertan martxan jartzea.

Informazio gehiago

txirikorda47-garaUrtarrilaren 19an, Txirikorda proiektua Gara egunkariko azalean.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.