Euskal Herriko XI. Mus Txapelketaren herriko lehen kanporaketak Atarialde eta Aitzaga elkarteetan

EHmus txapelketa

Martxan da Euskal Herriko XI. Mus Txapelketa. Datozen bi asteetan herrietako kanporaketak jokatuko dira, Aginagan eta Usurbilen ere. Gogoratu bi hitzorduetan 21:30etatik 22:00etara bitartean izena eman behar dela txapelketan parte hartzeko.

Urtarrilak 25, ostirala

ehmusaginaga

  • 22:00etan Aginagako kanporaketa saioa, Atarialde elkartean.
  • Izen ematea: 21:30etatik 22:00etara.
  • Ordaindu beharrekoa: 20€
  • Sariak: Aginaga sagardotegian bi lagunentzako bazkaria edo afaria eta bi lagunentzako bi marisko saski.

Otsailak 1, ostirala

ehmususurbil

  • 22:00etan Usurbilgo kanporaketa saioa, Aitzaga elkartean.
  • Izen ematea: 21:30etatik 22:00etara.
  • Ordaindu beharrekoa: 20€

Zazpi herrialdeetako finalak

Zazpi herrialdeetako finalak otsailaren 23an (larunbata) burutuko dira. Zuberoakoa otsailaren 16an (larunbata) izango da.

  • ARABAko herrialdeko kanporaketa: AGURAINgo, Herriko tabernan 10:00etan.
  • BIZKAIAko herrialdeko kanporaketa: ZEBERIOko, Herriko tabernan 10:00etan.
  • BEHE NAFARROAko herrialdeko kanporaketa: BANKAn Herri Antzokian, 15:00etan
  • GIPUZKOAko herrialdeko kanporaketa: ZALDIBIAn, Herri Antzokian, arratsaldeko 15:00etan.
  • LAPURDIko herrialdeko kanporaketa: URRUÑA-PAUSUko Xaia ostatuan 15:00etan.
  • NAFARROA GARAIko kanporaketa: IRUÑEAn Alde Zaharreko Arrano elkartean 8:30etan
  • ZUBEROAkoa otsailaren 16ra aldatu dute: URDIÑARBEko Xistera ostatuan 20:00etan.

ehmus1

Data orokorrak

  • Lehen kanporaketak antolatzen diren herrietan: 2019ko urtarrilaren 31 arte.
  • Herrialdeko kanporaketak: 2019ko otsailaren 23an (larunbata).
  • Euska Herriko finala Nafarroan: Lizarran, martxoaren 16an (ostirala).

Sariak

  • Txapeldunak: Txapela, garai ikurra, 3.000€ eta nazioartera bidaia lau lagunentzat (Karibera dena barne)
  • Txapeldun ordeak: Garai ikurra, 1.500€ eta bi lagunentzat nazioartera bidaia (Kanariar Uhartera).
  • 3. bikote sailkatua: 750€ eta asteburuko egonaldia lau lagunentzat.
  • 4. bikote sailkatua: 500€ eta euskaraz ikasteko urte osorako 2 matrikula.
  • 5. etik 8.era sailkaturiko bikoteentzat: 250€.
  • 9.etik 16.era sailkaturiko bikoteentzat: 100€.
  • Herrialdeko finaletan; Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa Garaia, Behe Nafarroa, Lapurdi eta Zuberoako finaletan: txapelak eta garaikurrak, asteburuko egonaldiak, bazkari eta afariak, sari txikiagoak,…
  • Parte hartzaile bakoitzarentzat: oroigarri gisa ardo botila bat oparituko zaio.
  • Euskal Herriko Mus Txapelketako finalera sailkatzen den parte hartzaile bakoitzari kamiseta bat emango zaio opari parte hartzea eskertzeko.

Oharrak

  • Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
  • Txapelketako arauak eskura izango dira lehen saiotik: ARAUTEGIA-EHkoMusFederazioa

Informazio gehiago

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.