Ekainaren 16an Urdiñarbeko maskarada Usurbilen izango da

maskarada2019

Ekainaren 16an (igandea), Urdiñarbeko maskarada Usurbilen izango da. Hego Euskal Herrian Zuberoako maskaradak eskainiko duen ikuskizun bakarra Usurbilgoa izango da. Eguna iritsi aurretik ordea, Usurbilgo Orbeldi Dantza Taldeak deialdi berezi bat egin du. Maskaradak zer diren, hurbiletik ezagutu eta girotzen hasteko, maskaraden denboraldi betean den Pagolara (Xiberua) irteera antolatu du otsailaren 17rako (igandea). Pagola herrian ospatuko dute apirilera arte iragarriak dituzten 16 emanaldietako bat.

Otsailak 17, igandea

  • 8:30 Irteera Oiardo Kiroldegitik autobusez.
  • 11:00 Pagolara (Zuberoa) iritsi eta goizeko barrikada ikusi.
  • Eguerdian, bazkaria (janaria norberak eraman beharko du. Aterpea ziurtatua dago. Kafea Orbeldiren kontu).
  • 17:00ak aldera, maskaradaren arratsaldeko saioa.
  • 19:00 Itzulerako autobusa.
  • 21:30 Usurbilera  iritsi.

Oharrak

  • Izen ematea, otsailaren 8ra arte (ostirala): orbeldi.udt@gmail.com helbidera idatzita edo ostegunetan, 19:00-21:00 artean Kiroldegiko dantza gelan.
  • Adin txikikoek arduradun batekin joan beharko dute.
  • Autobusaren prezioa: 10 euro.

Urdiñarbeko gazteak

2019ko Xiberoko maskaradak, Urdiñarbeko gazteek ematen dituzte. Urtarriletik apirila arte, hamasei agerraldi izango dira guztira. Maskarada urtarrilaren 6an hasi zen Urdiñarben eta azkena apirilaren 21ean herri berean izango da. Bi emanaldi horien artean, Xiberoko beste hainbat herritan ibiliko dira. Denetan, 50 bat arizale baino gehiago ibiliko dira Xiberoko herri ezberdinetan aurtengo maskaraden eskaintzeko. 10:00etan barrikadak muntatzen dituzte eta maskarada bera arratsaldeko 15:00ak aldean ematen dute.
a

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Heliane Heguiaphal

  • Barrikadak: Ohikoa da goizeko barrikadetan bidea oztopatzea, batzuetan dantzariei lekua uzteko, bestetan beltzeriak hala nahi baitu.
  • Beltzak: Beltzen taldean kauterak, belagileak eta buhameak badira. Aurten, Entseinari beltza da buhame nagusia.
  • Dantzariak: Urdiñarben, beste herri gutxitan bezala, dantzari beltzak eta gorriak badira. Goiko argazkietan bi zanaltzainak buruz buru.
  • Predikua: Kabana Handiaren predikua momentu azkarra da, kezka doi bat pizten duena, herriko istorioen aipamena egiten baitu.
  • Belaunaldiak: Herri anitzetan begi bistakoa da belaunaldi gazteetan maskaradarekiko atxikimendu handia badela.
  • Barrikada haustea: Goizeko barrikadak egiazko barrikadak omen ziren lehenago, datzariek jauzika gainditu beharrekoak
a

2019ko maskaradaren egitaraua

Informazio gehiago

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.