Dispertsio politikaren ondorioz 2019. urteko bigarren auto istripua gertatu da Sevilla inguruan

etxerat elkartea u25 istripua

Etxerat Elkarteak jakinarazi du joan den ostiralean (urtarrilak 25), Jesus Mari Etxeberria Garaikoetxea preso politiko oreretarraren anaia eta lagun batek ezbeharra sufritu zutela Euskal Herritik 1.050 kilometrotara dagoen Puerto III espetxera bidean, Sevilla inguruan. Etxerat Elkarteak ezbeharra salatzeko “Dispertsioa stop!” lemapean elkarretaratzeak deitu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan.

Sevillara iristeko 50 kilometro falta zitzaizkiela, A66 autobidean, arratsaldeko zortziak aldera, aurretik istripu baten eraginez errepidean geldirik ziren bi kotxe topatu zituzten aurrez-aurre presoaren anaia eta lagunak, bihurgune bat igaro ondoren. Errepidearen erdian zegoen kotxea sahiestea lortu zuten, baina eskubian geldirik zegoen bigarren autoa kolpatu zuten: “Zorionez ongi atera ziren biak, baina une arriskutsua bizi zuten ondorengo minutuetan; kotxea bultzaka errepide erditik atera behar izan zuten autobidean zegoen trafiko handiari aurre eginez. Jesus Mari Etxeberriaren anaia eta lagunak bidaiarekin jarraitzeko aukera izan zuten eta, hurrengo egunean, bisita egitea lortu zuten”.

Etxerat Elkartea

“Beste behin ere, Etxeratek egungo espetxe politikaren iraunkortasuna salatu nahi du, euskal preso politikoen senide eta lagunak euren biziak arriskuan jartzera behartzen baititu haien senide eta lagun presoa ikusi ahal izateko. 2019a hasi berri eta dagoeneko bigarren kotxe istripua izan da honako hau.  Urruntze honen ondorioak dira salatzen ditugunak, baina badakigu okerragoak izan daitezkeela eta, beste behin ere, Etxeratek galdegiten du nori egiten dion mesede dispertsioak eragiten duen oinazeak”. 

Elkarretaratzeak

  • IRUÑEA: urtarrilak 28, astelehena 20:00etan Gobernu Zibilaren aurrean.
  • BILBO: urtarrilak 29, asteartea 19:30etan Arriaga Plazan.
  • GASTEIZ: urtarrilak 30, asteazkena 19:00etan Ama Zuria Enparantzan.
  • DONOSTIA: urtarrilak 30, asteazkena, 19:00tan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.