Urtarilaren 31n pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan

pentsiodunakArg.: Noaua!

Urtarrilaren 31n (osteguna) Usurbilgo Gure Pakeak, Santueneko Gure Elkarteak eta Aginagako Arrate jubilatu elkarteak deituta, pentsio duinen aldeko elkarretaratzea egingo da. Hitzordua, Mikel Laboa plazan, 19:00etan.

Pentsionistak aurrera

Borrokan aurrera pentsio publiko duinen alde

“Duela  urtebete, urtarrilaren 15ean, pentsiodunen mugimendua, bai Hego Euskal Herrian, bai eta estatu mailan ere mobilizatzen hasi ginen PPren gobernuak inposatutako pentsioen %0,25eko igoeraren aurka, eta baita pentsio publiko duinen alde ere. Egun horretan hasita, elkarretaratzeak egiten ari gara herriko plazetan eta baita bailara eta probintzien mailan ere. Milaka pentsiodunok parte hartuz.

Gure eskubideen aldeko borroka honetan jubilatu eta pentsiodun guztien ahaleginak posible egin du hobekuntza txiki batzuk lortzea, baina ez da nahikoa. Lortu dugu, adibidez, pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapenak alderdi politikoen agenda politikoetan aurkitzea, hauek jarrerak hartzera behartzea, eta Madril, Iruñea eta Gasteizko gobernuek pentsioak hobetzeko hainbat neurri hartzera behartzea.

Lortu dugu, pentsioak oro har %1,7 eta %1,6 igotzea 2018an eta 2019an hurrenez hurren. Pentsio minimoak %3 igotzea; alargunen soldata arautzailearen kalkulua %55 eta %60koa izatea 2018 eta 2019an hurrenez hurren eta iraunkortasun faktorearen aplikazioa 2023ra arte luzatzea.

Aurrerapen txiki hauek, egia da, oso urruti daude gure errebindikazio nagusien aurrean, hala nola, pentsioen KPI igoera urterokoa izatea bermatzea. Baita 2011 eta 2013ko pentsio laboralen erreformak ere. Gure erreibindikazioen zerrendan sartu behar dugun beste aldarrikapen bat da kalitatezko zerbitzu publikoak lortzea, gure bizitzaren azken fasean duintasunez bizi gaitezen.

Esperientziak erakutsi digu oraindik lortzeko dauzkagun erreibindikazioak eskuratzeko borroka egin beharra daukagula orain arte bezala, eta hauteskunde munizipal, foral eta Europakoen testuingurua baliatu behar dugula alderdi politikoei eskatzeko, posizionatu daitezela gure eskaeren aurrean. Oso kontuan eduki beharko dute gure eskaerak legitimoak direla eta gure kontsigna edozein gobernuren aurrean izango dela pentsioak defendatzea.

2019ko urte honetan berriro ekin diegu kontzentrazioei eta iaz bezalaxe kalean jarraituko dugu, ziur gaudelako borroka hau irabazi egingo dugula, ez bakarrik gure pentsioak defendatzeko, baita ondorengo belaunaldienak ere”.

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.