Usurbilen Nahi Ditugu: “Xuak, Olatzek eta Patxik jada bere etxean, Usurbilen, beharko lukete aspaldi”

xua15Arg.: Noaua!

Pasa den ostiralean hileko azken ostiralarekin bat, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea egin zuen Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak. Elkarretaratze berezia izan zen, izan ere, urtarrilaren 19an Xua Uranga Lasagabasterrek (Olatz eta Patxi euskal presoen alaba) bi urte bete baitzituen eta elkarretaratzea Xua zoriontzeko baliatu zen.

a

Herriko hainbat haurrek Xuaria marrazkiak egin zizkioten, tartak goxoak ere prestatu ziren, Xabier Aranburu “Xomorro” presoa ohiak ere bertsoa eskaini zion, Xuaria “Zorionak zuri” abestu zioten eta taldeko argazkia atera zuten bertaratu ziren herritarrek.

This slideshow requires JavaScript.

Arg.: Noaua!

Usurbilen Nahi Ditugu

“Bigarren urtebetetzea ere espetxean dela bizi behar izan du, oraindik indarrean segitzen duen salbuespenezko espetxe politikaren eraginez, gugandik 600 kilometrora, Valentziako Picassenteko espetxean. Xuari gure zorionak helarazi nahi dizkiogu bere bigarren urtean, joan den larunbatean bete baitzuen.

Urtebete barru, 2020ko urtarrilaren 19an 3 urte betetzean, aldaketarik ez bada, Xuak Picassenteko espetxea utzi eta gurasoengandik urrundu beharko du. Usurbilen biziko da bere amona eta Olatzen ama Mari Karmen Anzarekin. Ia 3. urtebetetzea hemen, bere gurasoekin, ospatzeko moduan den. Hori izango litzateke oparirik onena beraientzat eta guretzat ere bai.

Pasa den eguberrietan Xua Usurbilen izan zen. Laster bueltan izango da berriz, urtebete barru biziko duen errealitate berrira moldatzen joan dadin. Gabonetan izan genuen lehen aldiz gure artean eta batzuek ezagutzeko aukera izan zenuten. Laster ekarriko dute berriro herrira, bere herrira, pixkanaka ezagutzen eta egokitzen joan dadin.

Xuak, Olatzek eta Patxik jada Usurbilen behar zuten, bere etxean beharko lukete aspaldi. Patxik eta Olatzek espetxe zigorraren hiru laurdenak beteak dituzte eta ohiko legedia aplikatuta, baldintzapean aske behar lukete, Xuarekin batera Usurbilen. Baina bistan denez, bestelakoa da errealitatea. 

Dakizuen bezala, Picassenteko espetxean daude hirurak, Usurbildik 600 kilometrotara. Euskal preso gehienak bezala, urrunduak horrek, beraiei ez ezik, beren familiei eragiten dieten kalte guztiarekin.

Xua, Patxi, Olatz etxeratzeko borrokan segi beharko dute. Espetxe politikan azken hilabeteetan entzuten eta erdi agintzen ari diren aldaketak, ordea, ez dira gauzatzen. Horregatik segitu beharko dugu borrokatzen”. 

Xabier eta Raimundo gogoan

Xingola12018ko Santixabel jaietako txupinazoa eta ikurrinaren igoera gaztain-erretzaileen eskutik izan zen. Bertan ziren Xabier Iribar eta Raimundo Lizarreta. (Arg.: Xingola)

Usurbilen Nahi Ditugu Elkarteak ostiraleko elkarretaratzean Usurbilgo gaztaingile talde solidarioko bi kide ere gogoan izan zituen, Xabier Iribar eta Raimundo Lizarreta, bi herritarrak azken astean zendu baitira.

Urte luzez gaztainak erre eta salduz, taldeak preso usurbildarren eta senideak laguntzeko erakutsitako elkartasuna eskertzeko baliatu zuten elkarretaratzea: “Bilkura hau aprobetxatu nahi dugu gure besarkadarik goxoena bidaltzeko Xabi eta Raimundoren senide eta lagunei. Izan ere, urteetan bere lagun taldearekin preso usurbildarren eta beren familiei erakutsitako elkartasuna ez dugu, ez, ahaztuko. Milesker bihotz bihotzez zuen laguntasunarengatik. Gaztaingile taldeaz gain, modu batera edo bestera euskal presoen eskubideen aldarriari ekarpena egin dioten guztiak eskertu nahi ditugu. Herriko hainbat talde eta pertsonek, izan gaztainak erretzen, taloak egiten, tartak egiten, musika jotzen, abesten, bidaietara laguntzen, sostengu ekonomikoa ekartzen, edota orain bezala mobilizazioetan parte hartzen egiten diguten ekarpena aitortu ez ezik goraipatu ere egin nahi dugu. Eskerrik asko guztioi!”.

 

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.