EH Bildu: “Hondakinen kudeaketaren arazoa elkarlanean konpontzeko datozen asteetan ekimen politikoa aurkeztuko dugu”

EHBildu logoa

EH Bilduk ohar bat kaleratu du Gipuzkoan bizi den hondakinen kudeaketaren gatazkaren inguruan. Datozen asteetan hondakinen kudeaketaren inguruan, erakunde eta herritarren arteko elkarlanez eta gipuzkoarren erabakia errespetatuz konpontzeko norabidean kokatuko den ekimen politikoa aurkeztuko du: “Bada garaia egoera tamalgarri honi irtenbidea emateko. Bada garaia herritarren eskaerei erantzuteko. Ekin diezaiogun bideari elkarrekin, eman diezaiogun aukera bat konponbideari eta Gipuzkoako erakundeen eta herritarren arteko elkarlanari”.

Ohar honetan, EHBilduk egungo foru gobernuaren eta Jose Ignacio Asensio ingurumen diputatuaren azken akusazioak salatu ditu. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak EHBilduren errekurtsoa aztertzearen aurka agertu izanaren harira esan dutena argitu nahi du koalizioak: “EHBilduk nabarmendu du Auzitegi Gorenak ez duela EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren erabakia berresten baizik eta kasua aztertzeari uko egin diola”.

ehbildu erraustegia

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.