Ostiral honetan 2017an Meiraseko Pazoan burutu zen okupazioaren inguruko hitzaldia Potxoenean

o1 tadamun

Otsailaren 1ean (ostirala), Usurbilgo Tadamun elkargune internazionalistak antolatuta, 2017ko abuztuan Meiraseko Pazoan (Galizia) burutu zen okupazioaren inguruko hitzaldia eskainiko da. Hitzaldian Ruben Cela Diaz eta Bieito Lobeira Dominguezek parte hartuko dute. Solasaldia gazteleraz egingo da Potxoenean, arratsaldeko 18:00tan.

Ekintza baketsu eta sinbolikoa izan zen

2017ko abuztuaren 30ean BNGko kide batzuk Meiraseko Pazoa okupatu zuten Francoren familiak lapurtutako jauregia herriari itzultzeko eskatzeko. Francoren familiak salaketa jarri zien eta auziperatuta daude gaur egun: “Demokrazia, askatasuna, justizia eta duintasuna defendatzea eskubide bat izateaz gain, betebeharra ere bada. Eta hori da hain zuzen, pasa den 2017ko abuztuaren 30ean pertsona talde batek egin zuena. Galizar demokratak, ezker abertzaleko militanteak, sindikalistak, ekintzaile sozialak, kulturalak, memoriaren arloko pertsonak. Ekintza baketsu eta sinbolikoa izan zen pertsona hauek burutu zutena. Meirasko pazoan bi pankarta zabaldu zituzten botere publikoen eskuartzea eskatzeko helburuarekin eta, Francisco Franco diktadorearen estatu kolpe faxistak lapurtutako ondarea Galizako herriari itzultzea eskatzeko”.

Tadamun

Sorterri guztietako usurbildarren elkargune eta herrien arteko elkartasuna sustatzeko taldea da Tadamun. Internazionalismoaren arloan, herrian zegoen hutsunea betezeko asmoz sortu zen pasa den urrian. Tadamun arabieraz elkartasuna esan nahi du.

Bi lan ildo nagusi

  1. Beste herrietako bizimodu, errealitate, hamaika borroka herrira ekarri nahi dituzte. Talde, bolondres, brigadista eta abarren lekukotzak, hitzaldi, mahai-inguru ezberdinen bidez.
  2. Usurbil inklusiboago baten lanketan kanpoko gatazka eta dauden bizitzeko modu ezberdinetaz elikatuz, kanpotik datorren jendearekin enpatizatzea. Tadamun elkargune bat izatea nahi dute. Asistentzia juridikoa eta babesa ematen duten beste elkarte batzuekin harremanetan daude: “Gure ilusioa, etorkizunean, kanpotik etorri den jendearekin harreman bat egin eta Tadamun denon elkargunea izatea litzateke”. 

Informazio gehiago: twitter.com/tadamun_herriak

Utzi erantzun bat

Please log in using one of these methods to post your comment:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.